Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mojakume iz adkor mojagaia.
-Beno, moja-moja ere ez... mojakumea... -esan zuen Karmenek, lau begi beregan iltzaturik ikusi eta. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 66. orr.
Klaustroan lasterka milizianoen atzetik bi mojakume gazteak zihoazela, [...]. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 67. orr.
· Charlyren erranetan, auzoetako neskak "ipurberoagoak" eta "errazagoak" ziren, gu hazi gintuen Zabalguneko mojakume motz-estuak baino. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.