Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mojaburu (orobat moja-buru eta monjaburu g.er) iz moja komentu bateko burua.
Urtero laranja bi soilik -bata komentuko moja-buruarentzat eta bestea herriko abadearentzat- ematen zituen Granadako kalifa bati lapurtutako laranjondoarena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 159. orr.
Mojaburuak mezutzen zidan ezen neska gazte bat bakarrik heltzen ikusirik, uko egin ziola hasieran hura han hartzeari. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 520. orr.
Bi oren inguru barru, galdegin zuen ea egoiliar garaian erabili zuen gela hutsik zen, eta baietz erantzun ziotelarik, mojaburuak eta bertze moja batzuek gelara lagun egin zioten. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 469. orr.