Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

moila (orobat molla g.er.) 1 iz kaia.

Manhattango moila aurreko ur koipetsuetan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 47. orr.

Borroka haren azpian José Luis Díez destruktore handia zegoen, [...] handik egundo aldendu gabea, moilaren saihetsari itsatsita lotan egiten zuelako gerra.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 30. orr.

Ontzia moilara hurreratzeko ahaleginean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 224. orr.

Beste aldeko moilan deskargatzen ari ziren bela-ontzi handi zuria.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 33. orr.

Burdina zirinez gorritutako moilak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 163. orr.

Mareajerako trepeta guztiak prestatzen ari gintuan moila berrian ontzi holandarrak hondoa jo zuenean bokalean. Maliobra dotorea egin zuen moila trasatlantikoan atrakatzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 20. orr.

Moila gainean konpontzeko egoten ziren sareen artean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.

Moilan sareak josten dituen emakume hori maitagarria da ala?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 41. orr.

Ihesean, moilaren bururaino joan ginen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 356. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Aita! -oihu egin zion Norak moila-koskatik pare bat pausora, beldurra ematen baitzion urertzeraino hurbiltzeak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

Eraikuntza luze erraldoiak daude, itsasoan eskuzabal sartzen den moila-adar baten gainean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.

Donostiako portua moilarri-muturren mataza bitxia da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.

Haize-firfira batek harrotu zituen moila-ertzeko hautsak, eta haiek airean egindako zirimolei begira egon zen Nora denbora pixka batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 84. orr.

Kalesak moila-parte handi bat egin zuen trosta arinean, harik eta Pequod izeneko belaontzi handi baten parera heldu zen arte.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horri irtenbidea emateko, babes moila ikaragarria egin nahi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Kanpoko babes moila berria eraikitzea proposatzen dugubaina orientazio egokiarekin, hots, ekialdera begira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

4 moila punta (orobat moilapunta)

Sabeth moila-puntan oraindik, oraingoan zutik, gure alaba hila, eta kantuan ari, eskuak berriro galtzen patriketan sarturik, munduan bera bakarrik dagoelakoan nonbait, eta gogotik kantari, ezin entzunezko kantuan, ordea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 289. orr.

Pasa al da denbora, pasa al dira urteak ala oraindik bera igandeetan zurekin moila-puntara joaten zen hura ote da.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 22. orr.

Ez zinen bere Teresa, karrera garaiko bakazioetako Teresa, [...] berarekin moilapuntara munduaren martxa komentatuaz joaten zen Teresa hura.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus