Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain pentsatzen nabil beste karreraren baten matrikulatzea eta nota onei esker sartutako estudiante ikastun aldren artean eskola zaharreko mohikanoren bat bilatzen saiatzea, beste proiektu interesgarri bat baitaukat buruan. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 49. orr.
Inixio euskarazko tipo mohikano elezakar bat da, eta itota bizi da hainbeste idiota elebakar eta elebidun izeneko belarrimotzekin. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.
«Sakelako telefonorik ez dut izango», esaten zuen, atzo arte, Madalenek, teknofobiaren azken mohikanoak. Berria - Gaiak 2006-01-29
Desagertzear den kultura baten azken mohikanoa. Berria - Kultura 2004-06-06
Azkenean topatu egin zuen, guztiz zimurtuta, ahaztutako kremaileradun poltsiko batean, paketeko azken mohikanoa. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 202. orr.