Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
moduzka
1 zer moduzka “zer moduz” esaka.
Eseri egin ginen azkenean, oraindik ere agurka eta zer moduzka, eta halaxe segituko genuen puska batean, gazela-emea bera azaldu ez balitz. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 84. orr.
Zuk horrelakorik ere ez, ezagutzen zenituen bakanak bezperan ere ikusitakoak baitziren, eta ezin hasiko zinen zer moduzka, istant bat geroago ere Baleztenean aurkituko zenituen ezagun apurrekin. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 106. orr.