Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

modutsu2
1 modutsuan moduan gutxi gorabehera.

Gau oso bat esna egon ziren, orain dauden modutsuan, esan nahi eta ezinean.     «Bizia lo», 2003 - 49. orr.

Horrela, oporretatik datorrenak esango lukeen modutsuan galdetu hion, sorbaldan txapaka egiten hiola.     «Bizia lo», 2003 - 123. orr.

Halako urrutiramendu bat erakusten dugu sentimenduen eta emozioen aurrean, sentimenduen jarioak ahuldu egingo bagintu bezala, Drakularen hozkadak bere maitaleak ahultzen zituen modutsuan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.

2 modutsuko modukoa gutxi garabehera.

Neska gazte bat zen hura, izenez Miren, berak argitu zidanez, eta adinez nire modutsukoa, neronek antzeman nionez. Patxi hura nire aitaren adin modutsukoa izan zitekeen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus