Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Parte horietako bat modulua izango da eta modulu horren neurrira egokituko da obra osoaren antolaketa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2470. orr.
Beheko aldetik kolomaren diametroak bi modulu izango ditu; kolomarteak bost eta erdi modulu izango ditu; kolomaren altuerak, kapitela kenduta, hamalau modulu; kapitelaren altuera modulu batekoa izango da eta zabalera bi eta erdi modulukoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2470. orr.
Proportzioaren adierazpen aritmetikoa, modulu jakin batetik abiatutako kantitate konkretuetan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 220. orr.
Modulazio kromatikoak, bere tonuen grazia fin eta moduluen ugaritasunagatik, askoz ere atsegin gozoagoa ematen du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.
Gauza horietan greziarren pisuek moduluekin duten erlazioa azaltzen saiatuko naiz, gure pisuetan erabiltzeko ere erlazio horrek balio dezan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5050. orr.
Emandako 19 geletatik, zortzi modulu prefabrikatuetan daude, eta lau urte dira erabiltzen ditugula. Berria - Euskal Herria 2004-09-04
Egoitzan eskainiko zaien arreta aldi baterako izango da, harik eta adingabeko horiek modulu eta etxebizitza egonkorretara iritsi eta gizarteratzeko ibilbideari ekiteko prest egon arte. Berria - Euskal Herria 2006-02-08
Columbus moduluaz gain, eguzki plaken beste hiru sail jarriko dituzte estazioan [...] eta Errusiako beste modulu bat. Berria - Gaiak 2006-03-04
Horma nagusiaren kontra, berriz, modulutan banatutako musika-aparatua bere altzari beltzaren barruan, aldare bat bailitzan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 128. orr.
Esan daiteke modulu modukoak direla, zelula guztien arkitekturarako baliagarri. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.
Badirudi, bada, era desberdinez antolaturiko modulu berdinez osatuak direla bizidun guztiak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 13. orr.
Liburuak espazioaren sailak dira, bolumen oinarrikoak edo materiaren konfigurazio posiblea eragiten duten moduluak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 30. orr.
Informatikako modulu bat ikasten du, mantso baina tinko. Berria - Kirola 2004-09-29
Jazz saila eta musika tradizionalari lotutako modulu esperimental bat gehitu diozue Musikeneko eskaintzari. Berria - Harian 2005-07-05
Horretarako, modulu estandarrez gain, beste batzuekin ere funtzionatzen dugu: horiek ikastaro bizkorragoak izaten dira, helburu jakin bat lortzeko asmoarekin. Berria - Euskal Herria 2004-09-05
Aurten utzi du ikastetxea eta moduluren batean dabilela uste dut. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 105. orr.
Haurrarekiko afektibotasuna nola landu, xatarren aldaketa, negarra, osasuna, janaria, jokoak [...] lantzen dute, 200 orduko modulutan. Berria - Euskal Herria 2006-05-04
Fraisoron Goi Mailako Zikloko modulu batzuk euskaraz izango dira. Berria - Harian 2005-03-02
Lehen eta Bigarren Hezkuntza amaituta zenbat etorkin hasten dira batxilergoan edo modulu profesionaletan? Berria - Euskal Herria 2006-03-12
Modulu, galeria eta kartzela bereizi guziok kontuan hartuta, esan dezakegu 106 lekutan banatuta daudela presoak estatu espainiar eta frantziarrean. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 146. orr.
Huelvan preso dagoen Lurdes Txurruka bakar-bakarrik dago modulu osoan; izan ere, bertan beste 80 ziega dauden arren, guztiak hutsik daude. Berria - Euskal Herria 2004-08-06
Liburua Laugarren Moduluan egindako erregistro batean eskuratu zuen, hankaz gora utzi zuten ziegetako batean. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 12. orr.
Kartzela askotan modulu apartetan daude, harremanik eta elkar ikusteko aukerarik gabe. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 146. orr.
Modulu berean egonik ere, galeria berezituetan daude zenbait kartzelatan, patio ordu ezberdinekin, bisita egun ezberdinekin, elkarrekin topo egiteko paradarik gabe. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 146. orr.
Moduluetako teilatuen gainetik patio batetik bestera pilak jaurtikiz jakiten genuen edozein momentutan modulu bakoitzeko berri. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 139. orr.
Zigor ziegak euskal presoentzat «modulu arrunt» bilakatu dituztela dio Etxerat-ek. Berria - Euskal Herria 2004-03-11
Emakumeen moduluetan gertatutakoa ezagutzen ari gara, baina gizonezkoen moduluetan eta bakartzeetan gertatzen diren gauza asko ez dakizkigu. Berria - Euskal Herria 2006-03-10
Lehen graduko modulu hartan hasi ginen gure historia hau idazteko oharrak hartzen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 202. orr.
Koloma horien altuerak ere modulu-erlazio egokia izango du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1590. orr.
Horregatik zorroztasuna galtzen du altuera oso handia eta garrantzi handikoa denean, eta beste sentimenei ez die modulu-kopuruari buruzko informazio zehatzik ematen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1710. orr.
Ez baditugu proportzioak eta modulu-handitze hori erabiltzen [...] orduan itxura itsusia eta desegokia izango du kanpotik begiratzen duenarentzat. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.
Esaterako, kontratari PFEZaren modulu sistema edo BEZa gaizki fakturatzen dizkioten azpikontratak atzeman dituzte. Berria - Ekonomia 2006-01-29
Preso anitzek diziplina moduloa edo zigor ziega ezagutu dute. Berria - Euskal Herria 2006-04-22
Kartzeletako bakartze modulu eta ziega bereizietan zer gertatzen den ez du inork ikusten, bertatik igarotzen den presoak izan ezik. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 191. orr.
Mekanika modulu bat egiten ari naiz, Hernanin. Berria - Kirola 2006-01-27
Berarekin batera kometa aztertuko duen Philae izeneko lurreratze modulu bat darama Rosettak. Berria - Gaiak 2004-03-03
Opel/Fiaten eskari handi bat lortu du enpresak, Punto eta Corsa autoetako plataformarako pedal modulo osoa egiteko. Berria - Ekonomia 2004-04-07
Halako geneen eginkizuna, hain zuzen, eredu-moduluaren garapena gobernatzen duen arau sailean eragitea da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.
Oteizak argiarekin eginiko lan esperimentalekin egingo du topo ikusleak bigarren aretora sartzean: hiperboloideekin eta argi moduluekin. Berria - Kultura 2004-10-08
bakartze moduluak (3); lurreratze moduluak (5)
bakartze moduluan (7); lehen graduko moduluan (3)
isolamendu modulura (3); modulura eraman (4)
moduluz aldatu (3)