Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
modernokeria iz modernotasun gaitzesgarria.
"Beldurra gainetik astindu behar dugu!", esaten zuen bere azken kolaborazioan, ohiko modernokeriekin batera. «Bizia lo», 2003 - 52. orr.
Ez zaitez orain modernokeriekin etor! Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 150. orr.
Bejondiela, alfer alferrik baita, modernokeria pinpirin orok muinak jantxeak dauzkan jendaje honekin tajuzko arrazoiketan hastea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 21. orr.