Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

moderno (orobat modernu g.er.) 1 izond gaurkoa edo duela gutxikoa, gaurkotasunezko ezaugarriez jantzia.

Euskal Herriaren zati handi bat ezustean pasatu da gizarte tradizional batetik, gure garaikotik, zuk egunero ikusten duzun gizarte moderno horretara.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 42. orr.

Prest nengoen azkenik irakaskuntza moderno, demokratiko, misto eta progresistaren gozoa dastatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 93. orr.

Lehenengoz gure historia xehean, badugu masa literatura bat, kalitatezko hizkuntza erregistroan mundu zibil eta moderno bat islatzen duena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 95. orr.

Unamuno-k ez bezala, Baroja-k kultura moderno eta europar bat nahi du Espainian.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 247. orr.

Esan daiteke, halaber, indarkeria instrumentalki erabiltzea erabaki zuelako izan dela ETA euskal gertakari moderno nagusia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 54. orr.

Antropologia kulturala moderno bilakatu da, Europako zibilizatuen zientzia gisa, basakerian geraturiko edo "historia gabeko" herriei buruz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 278. orr.

Karrera moderno bat egingo duela uste du.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.

Egun osoa eman zuen batetik bestera Bilbo berritu eta moderno hartan barrena, begiak zabal-zabalik, bere garaiko eraikin zahar berraurkituei zein eraikin berri estonagarriei miraz begira.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 25. orr.

Deserosoa egin zitzaidan, ia eramanezina, museoan arnasten ari nintzen aire hutsal-fashion total hura, beti berri beti moderno, beti azken olatuko izan beharraren esklabutza.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 82. orr.

Zer iritzi duzu neska modernoari buruz?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 341. orr.

Gengis Khan moderno bat irudi zuen, ausarta eta lotsagabea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.

2 (gauzakiez)

Atorra lilikatu eta beste jantzi modernoek, zer atsegina ez zioten ematen!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 76. orr.

Kasko moderno batek indio zaharraren aurpegia babesten du.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 9. orr.

Montreal 76 irakurtzen da kirol-poltsa modernoenetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 11. orr.

Karro modernoak belarrez kargaturiko asto karroekin gurutzatzen baitira kaleetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 51. orr.

Ikusirik liburu modernoak ez zitzaizkiola gustatzen, Kanten lanari ekin zion berriro, eta Arrazoimen hutsaren kritika osoa irakurri zuen, neke handiz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

Margolan modernoak ere asko zeuden, bizitasunez beteak, arabeskozko marko urre-kolore aberatsetan ipiniak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 81. orr.

3 aipatzen den garaian sortzen edo eraberritzen dena.

Euskaldunok ere "moderno" ginen noizbait ere.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 54. orr.

Garai batean euskal literaturako aurrekari moderno eta abangoardista batekin egiten genuen amets: Rimbaud edo Verlaine euskaldun bat, gure Bilintx edo Elizanburu bertangoxozaleen ordez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 33. orr.

Nafarroa berriz batetaratuko zela erreinu moderno baten eraikitzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 159. orr.

1868tik aurrera, industrializazio eta antolamendu ekonomiko moderno baten oinarriak ipintzen hasi zen estatua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Erdi Aroko estatua, bat-batean, lantegi moderno bihurtuta geratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.

Frankismoaren azpian, euskaldun batek eman zion bizitza tren moderno bati eta TALGO izena jarri zioten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 73. orr.

Herioaren ereiteko tresneria moderno batekin munduko lehen gerlak, 14-18 arteko gerlak, zauritu, funditu, ezeztatu zuen berriz Europa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 110. orr.

Garai modernoetan, hiru izan dira medikuntzaren praktika eraldatu duten iraultzak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 269. orr.

Biolin jotzaile hau aro modernoko, hau da XIX. mendeko bigarren parteko lehen birtuosoa zela erran daiteke. ik beherago 8.  Berria - Kultura   2004-03-19

Anton Txekhovek aro modernoaren ateak ireki zizkion ipuinari, eta mundu osoko idazleek aitortu dute haren eragina.  Berria - Kultura   2004-07-15

4 teknikak edo zientziak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena.

Eraikuntza erraldoiak miresten zituen, obra moderno handiak (Tancarvilleko zubia bezalakoak).  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.

25 metroko goratasunera heltzen ahal da zurubi moderno eta automatiko hori.  Herria   2003-01-09

Bapore moderno handietan antolatzen dituzte horrelako gauzak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 98. orr.

Kamera modernoek fokatze automatikoa izaten dute askotan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Hantxe 200 subfusil moderno -jotailurik eta betegailurik gabeak-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 30. orr.

Pabiloiek makina moderno baten antza hartzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Ez pentsa plantxa moderno horietakoa erabiltzen nuenik.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 23. orr.

Huraxe izan omen zen lehen esku-soinu modernoa, diatonikoa, geroko kromatiko eta bandoneoi guztien aitzindaria.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 9. orr.

Sukalde moderno batean sartzen gara.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 47. orr.

Baina, hor, bainugela txinatar moderno horren argi zurian, Mikel zerbaitetaz konturatu zen...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 74. orr.

Kodetze moderno gehienak zenbaki lehenen propietateetan oinarriturik daude.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 374. orr.

5 garai modernoei dagokiena; Aro Modernoari dagokiona.

Mendebaldeko zientzia modernoa filosofia helenikoaren lilura apurtzen eta alor intelektual berrietara sartzen hasi zenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.

Autore moderno nagusi ugarik erabili du konbertsio erlijiosoaren erretorika bere nortasun aldaketa azaltzeko: Montaigne, Descartes, Rousseau, Goethe, Kierkegaard, Nietzsche, Unamuno, Wittgenstein, Leiris, Foucault, Sartre dira izen ezagunenetakoak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 98. orr.

Sakon-sakonetik ezagutzen zituen antzinako filosofiak eta filosofia moderno guztiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 34. orr.

Esperientzia horrek -Koperniko, Kepler, Galilei, zientzia berri guztiarena baita- Filosofia Moderno guztia ere zer den eskematikoki ulertzeko giltza eskaintzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

Ilustrazioa suntsiturik, gaitz moderno guztien Pandora Herder izan da eta da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 166. orr.

Espainiaren historia moderno guztia, Ezespainiaren historia dela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 152. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Beste moderno-uste tontaire horietako bat!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 53. orr.

Moderno-nahi gaixotua, berea.     «Bizia lo», 2003 - 106. orr.

· Okagarria duk zuen lizunkeria tonto-moderno hau guztia [...]; gomitolarri hutsa, horixe duk sortzen didan bakarra.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

7 (adizlagun gisa)

Lupe zegoen haiekin, asistentea: argala, ile-motza, beltzez moderno jantzita.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 123. orr.

8 Aro Moderno Aro Berria.

Mendebaldeko Zibilizazioaren Aro Modernoaren bukaera arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 222. orr.

Baina gure aldetik ere ez genuke esango Erdi Aroko pentsamenduak ez duela inolako erantzukizunik ontoteologia horren garapenean, nahiz eta horren gailurrera iristeko era garbienean Aro Modernoaren filosofiari itxaron behar, preseski Hegel-en sistemari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 71. orr.

Descartesen txantxa itxurako zalantza famatu horrekin hasten da Aro Modernoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.

Egia da esperientzia horiek Aro Modernoko europar nihilismoaz zeharo bestelako testuingu historiko batean aurkitzen direla.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aro moderno (5); arte moderno (5); berri eta moderno (4); estado moderno (3); estatu moderno (6); filosofia moderno (3); filosofo moderno (3); gizarte moderno (25); gizarte moderno batean (5); gizarte moderno batek (5); hizkuntza moderno (3); ideia moderno (4); mendebalde moderno (7); mendebaldeko zibilizazio moderno (4); moderno itxura (4); moderno izan (7); mundu moderno (6); ustez moderno (4); zibilizazio moderno (7)

aireportu modernoa (3); aro modernoa (8); arte modernoa (6); euskara modernoa (4); filosofia modernoa (13); forma modernoa (3); gauza modernoa (3); gizaki modernoa (5); gizarte modernoa (3); guztiz modernoa (3); historia modernoa (5); iraultzaile eta modernoa (3); literatura modernoa (4); matematika modernoa (4); mendebalde modernoa (14); modernoa eta berritzailea (3); modernoa izan (10); musika modernoa (5); oso modernoa (7); subjektu modernoa (3); zientzia modernoa (5)

arte modernoak (3); garai modernoak (3); gizaki modernoak (7); mendebalde modernoak (7); oso modernoak (6); sintesi modernoak (3); teknika modernoak (3); teknologia modernoak (3); zientzia modernoak (8)

aleman modernoan (5); aro modernoan (17); gizarte modernoan (8); mendebalde modernoan (4); mundu modernoan (8)

mendebalde modernoarekin (5)

aro modernoaren (13); aro modernoaren egunsentian (3); arte modernoaren (18); atal modernoaren (3); bizitza modernoaren (3); dantza modernoaren (3); espainia modernoaren (3); euskal nobelagintza modernoaren (3); filosofia modernoaren (5); garai modernoaren (6); garai modernoaren kontinentean (4); gizaki modernoaren (10); gizarte modernoaren (7); historiaren atal modernoaren (3); kultura modernoaren (3); mendebalde modernoaren (39); mendebalde modernoaren arteko (3); mendebalde modernoaren eta (5); mendebalde modernoaren historian (4); mendebalde modernoaren kultura (6); modernoaren aita (5); modernoaren aitzindari (4); modernoaren arteko (5); modernoaren aurka (3); modernoaren egunsentian (3); modernoaren eremuan (3); modernoaren hasieran (4); modernoaren historian (8); modernoaren kontinentean (4); modernoaren kontinentean lehorreratzeko (4); modernoaren kultura (6); modernoaren oinarriak (3); mundu modernoaren (4); musika modernoaren (6); nobelagintza modernoaren (3); teknologia modernoaren (3); zientzia modernoaren (5)

aro modernoari (4); literatura modernoari (3)

planta modernoek (3)

estatu modernoen (4); gizarte modernoen (3)

garai modernoetako (4); hizkuntza modernoetako (3)

garai modernoetan (4); gizarte modernoetan (5)

aro modernoko (16); arte modernoko (19); arte modernoko museoa (3); arte modernoko museoak (3); arte modernoko museoan (4); arte modernoko museoko (5); berant aro modernoko (3); europa modernoko (3); goiz aro modernoko (3); mendebalde modernoko (49); modernoko museoa (4); modernoko museoak (3); modernoko museoan (4); modernoko museoko (5); musika modernoko (3); parisko arte modernoko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus