Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pertsonala murriztu zuen eta produktu berriak ekoizten hasi zen, eta, horrez gain, modernizatu egin zuen fabrika. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 29. orr.
Biarnoko eski estazioak modernizatzeko, 8,5 milioi euro inbertituko dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-11-21
Erakundea modernizatu eta sendotu behar da. Berria - Mundua 2004-10-16
Sektorea modernizatzeko baliabideak bideratu ditu. Berria - Ekonomia 2006-03-01
Modernoak eta zaharrak, euskara gaurkotu eta modernizatu nahian. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 23. orr.
Herriak modernizatu ahala Mendebaldeko ezaugarriak bereganatzen ari dira, baina bereizgarri nagusiak kultura, hizkuntza, erlijioa eta balioak mantendu egiten dituzte. Berria - Gaiak 2004-02-25
Albaniar jeneral hau, industria-garapenaren garrantziaz oharturik eta Frantziaren laguntzarekin, herrialdea modernizatzen saiatu zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.
Tradizioa modernizatu nahi izan dut nire modura, bukaera horrekin. Berria - Kultura 2004-01-25
Justizia modernizatu eta eraginkorra izatea ezinbestekotzat jo zuten bi aldeek. Berria - Euskal Herria 2004-02-13
Nahikoa bedi esatea ia Mendebaldeko herrialde guztietan, eta berezikiago Mendebaldeko herrialderik industrializatuen eta modernizatuenetan, iragan mende-erdian izugarrizko aurrerapen praktikoa egin zela gizarte-zuzentasunerantz bizitzako arlo guztietan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 367. orr.
Protokolo modernizatuak agintzen duen arropa arinak soinean. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 70. orr.