Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehen atalean, azpi-atal bana dute euskal literaturak, literatura klasikoak, neoklasizismoak, erromantizismoak, sinbolismoak eta modernismoak, besteak beste. Berria - Kultura 2006-03-15
Modernismoan murgildutako Bartzelonan girotutako filma da Inconscientes. Berria - Kultura 2004-08-25
Modernismoa eta ohituren errespetua arras ongi nahasten dira Hong Kongen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 89. orr.
Aurrean, oraindik zutik dirauten XIX. mendeko jauregi bakan horietako bat nekusan, egituraz klasikoa baina neurrizko modernismoaz jantzia. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 83. orr.
Baina lasterka badoa denbora, beste kezka batzu agertuz eta mundu zabaleko modernismoak joa. Herria 2005-06-30
Espiritu "gogor" honek Erromako Eliza Katolikoan K.o. 1869-70eko Kontzilio Vatikanoaren dekretuetan izan zuen adierazpidea, eta 1907an modernismoaren aurka botatako anateman. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.