Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Modernia" hitza erabiltzen dugunean, aro historiko bati buruz ari gara mintzatzen (aspaldikoa, filosofian XVII. mendean hasten dena); "modernitatea" hitza, bestalde, ezaugarri batzuei buruz ari garenean erabiltzen dugu, alegia, moderniaren aroko ezaugarriei buruz ari garenean batik bat, baina [...] oraingoak ere izan litezkeenak (subjektibismoa, razionalismoa, etab.). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.
Eskematiza dezagun pixka bat puntu honen historia: 1) Antzinaroa, Zuzenbide (edo moral) natural objektiboaren aroa kontsidera genezake; 2) Modernia, Zuzenbide natural subjektiboarena. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 103. orr.
Berpizkundea iragaitzazko aldi bat da, honezkero ez Erdi Aroa ezta oraindik modernia ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.
Modernian, lehenengo eta behin, mundua ez da bera eta, bereber, subjektuaren "mende" dago; bestalde, akzidentez hustu behar da mundua eta, horien ordez, razionaltasunez eta behartasunez bete -subjektu matematiko baten pean-. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.
Moderniaz geroztik, liburua izan da ezagutzaren edo informazioaren euskarri nagusia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 337. orr.
Asaldagarria da nolabait, Horkheimer eta Adornoren despit moderniaren mitoak nola arrakalarik txikiena gabe dirauen Euskal Herriko progresian. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.
Baroja-k ere ez die jeltzaleei arrazismoa kritikatzen, baizik arrazistak izan ordez historiazaleak izatea, Euskal Herriak daukan Erdi Aro eta Modernia txiroarekin. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 251. orr.
Orain ez dago zurezko aterik inon, hezetasunaren aitzakia eginda aluminiozkoak eta PVCko leiho-ateak ezarri dituzte etxe guztietan, min ematen dute begian hare-harriaren gaineko modernia merkeok. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 8. orr.