Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

modelo (orobat modelu g.er. eta model g.er.) 1 iz produktu berriak aurkezten dituen, soinekoak eta kidekoak jantzirik erakusten dituen, edo publizitate karteletan-eta lanbidez agertzen den pertsona.

Modeloek modako jostunaren soinekoak teatroan aurkezten zituzten gauean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 90. orr.

Haren neska-laguna Argentinako modelo famatu bat da.  Berria - Kirola   2006-04-20

Ivy modeloa zen: kotxearen kolorea nolako, soinekoak ere halako hautatzen zituen hark.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

Modelo izateko zeharkatu nuen ozeanoa, eta badakizu zer aurkitu nuen modaren mundu ustelean?: diru gutxi, promes ugari eta hanka zabaltzeko iradokizun franko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.

Marilyn Monroeren klontzat har genezake emakumea, alde guztietatik begiratuta ederra baita, eta, egun modan dauden zenbait modelo ez bezala, behetik eta goitik ongi betea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 83. orr.

Azkenik, jostuna, auzo xumeenetan modelo bila ibiltzen baitzen, haren edertasun paregabeaz ohartu zen eta horrela hasi zen harentzat lanean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 131. orr.

Modelo aritu zen handizkako arropa-etxe batean; emakume ederren bolada zen artean eta bera aski musu-gorria zen orduan, bular alde tente eta garaia ageri zuena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Kanpotiarrari iduritzen zaio hemengo gazteak, azken modako legeari jarraituz, iragarki modeloak direla ogibidez.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 80. orr.

Metalezko ibiltoki zabal batean modako erremintak aurkezten jardun duten modelo lirainei.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

2 (hitz elkartuetan)

Modelo agentzietara jo beharko zuen beste zerbait bururatzen ez bazitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 87. orr.

Hirugarren multzo bateko argazkiek, Louise modelo lanetan erakusten zuten.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 134. orr.

· Barrako neska hasi, arropa-modelo jarraitu eta stripper amaitu zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.

3 artista batek arte lan batean irudikatzeko erabiltzen duen pertsona edo gauza.

Hasieran, bere ama erabili omen zuen modelo.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 42. orr.

Rossetti-k ez zion tratu onik eman, eta etengabe engainatzen zuen beste modelo batzuekin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 132. orr.

Baina emeki-emeki ikaslea baino gehiago, [Rodin eskultorearen] modelo eta maitale bihurtu zen.  Berria - Kultura   2004-04-03

Sarri askotan beren lantokitik kanpo egiten zizkien argazkiak modelo gisa aukeratutako artistei; Magritteri, adibidez.  Berria - Kultura   2004-06-05

Katrin Korfmann argazkilari alemaniarrak modelo bihurtuko ditu herritarrak Donostian.  Berria - Kultura   2004-04-11

Pinturaren teknika ezberdinen ikasteko, modeloak kopiatzen nituen, Monet-en Le pont d'Argenteuil, Rouault-en Kristoak, Chagall-en arrabitalariak...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 136. orr.

4 seriean fabrikatzen den industria ekoizpena, ezaugarri jakinak dituena.

Diru horrekin lagundu nahi du Iruñeko gobernuak Polo 24X modelo berria Landabengo lantegian egitea.  Berria - Ekonomia   2004-12-14

Automobilari dagokionez, Renault ilun bat zen, baina ez galdetu modeloa, handienetariko bat zela besterik ez dakit.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.

Mahai gainean zenbait paper, eta aldamenean ordenagailuaren pantaila, modelo berri-berrikoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Telefonoa [...] modelo zaharrekoa zen, zenbakiak disko birakorrean preso dituztenetarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Bidaiarien bagoiak aspaldi zerbitzutik kanpo gelditu zen modelo batekoak ziren.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.

Ez zidan diru gehiago eskatu, baina esan zidan zunda itzultzeko, modelo hura nekez lortzen zela. balio handiko gauza guztiekin zerrenda bat egitea komeni da, marka, modeloa, serie zenbakia... zehaztuz.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

Gizakume kontsumistaren aspirazio nagusia kontsumo merkatuko produktuez jabetzea da: telebista programa bat, halako auto modelo berria, liburu arrakastatsua, halako instituzioaren saria, eta abar.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 79. orr.

Gerra-hegazkin modelo berriak testatzea, probatzea da nire lagunaren lanbidea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 109. orr.

Kenzo, Christian Lacroix eta Recaro etxe famatuei galdatu apaindura modelo berriak presentatu dituzte Baionako geltokian.  Herria   2002-11-28

5 jostun batek diseinaturiko arropa bilduma batekoa den jantzia. ik modelotxo.

Bere jantzi modelo berriak aurkeztu nahi zituen San Petersburgoko teatro batean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.

6 sistema konplexu baten eskema teorikoa, hura ulertzeko balio duena.

Jadanik, bakegintza alorrean jarduten duten ikerlari frankok errana dute eskolak zein nolako errespontsabilitatea duen modelo horren transmititzeko tenorean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 100. orr.

Ordu arte, eragin makroekonomikoen ikerketak eskaria zuen aztergai, baina bi ekonomistek frogatu zuten eskaintzak jasotzen dituen eraginek ere ondorio zabalak dituztela, eta, hala, bidea zabaldu zieten analisirako modelo sendoagoei.  Berria - Ekonomia   2004-10-12

Eta unibertsitateetan bat egin dute joan den mendean esperimentuen espezializazioak eta modelo matematikoen formulazio abstraktuak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 51. orr.

Tentsioa, beharra sortzen da, eta modelo berriak aztertzeko beharra, irudimena, eztabaida eta konpromisoa indartu egiten dira. garapen iraunkorraren inguruan landu ditudan simulazio modeloek garbi erlazionatzen dute munduko populazioa, elikagaiekin eta osasun nahiz hezkuntza zerbitzuekin.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Dena dela, modelo teorikoek ez dute aurrera egin, eta horrek segur aski desilusioa sortzen du astronomo behatzaileengan, WMAPekoak tartean.  Berria - Gaiak   2006-03-30

7 eskultura, eraikuntza, tresna eta kidekoen eredua, gehienetan tamaina txikiagoan egiten dena. ik maketa.

Badaude batzuk modelo ez oso handitan eginda, gero tamaina handian egiten direnean ere berdin funtzionatzen dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.

8 jarraibidea.

Ene bizi-modelo gehienak maskulinoak ziren liburuetako heroi gehienak maskulinoak baitziren.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 140. orr.

Ze pilotari modela, gisa guziz, etsenplu hartu nahi duten gazteendako.  Herria   2004-06-17

9 eredua.

Europako zenbait alderdi komunistak landu zuten eredu komunikatiboak porrot egin zuen, martxan jarri zuten modeloa, askotan, eredu liberal-burgesaren kalko txarra besterik ez zelako.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 87. orr.

Eredu tradizionalari indarra kenduz, Katalunia eta Kanadako ereduetan etxeko hizkuntzaren inbertsio modeloa arrakastatsua izan dela ikusi da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Eskola alternatiboak, harreman alternatiboak, eremu alternatiboa, prentsa alternatiboa... eredu zaharkituaren ukaziotik sortu nahi den modelo arnasberritua da alternatiboa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 17. orr.

Beste modelo baten aldeko eskemara eraman nahi dugu gizartea.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

Hego Ameriketan modelo kapitalista baten alternatiba bat bezala ikusia da LGM-a.  Herria   2005-10-06

Kontsumo-gizarteak ezarritako edertasun-modeloaren aurka dagoen emakumearen ahotsa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 364. orr.

Superwomanen modeloa krisian dago han.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 79. orr.

D irakaspen modeloari ateak zabaltzen dizkio erakaskuntza publikoak eta hor sartzen dira jada sail publikora sartu berriak diren Bretainiako "Diwan" ikastolak  Herria   2001-09-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auto modelo (4); beste modelo bat (3); hegazkin modelo (4); modelo berri (3); modelo berria (3); modelo berriak (5); modelo lanetan (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus