Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
modazale izond modaren zale dena.
Hitz samurrak trukatu zituen dama batzuekin; batengana zein besterengana hurbiltzen zen urrats labur eta lasterrez, edo, esan ohi denez, tipi-tapa, hala nola ibiltzen baitira beren takoi garaien gainean aguretxo modazaleak -hainbatek agure lizunak esaten dieten horiek alegia- damen atzetik agudo dabiltzanean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 242. orr.
Horrelako balalaikak, haien soinu lasaia entzutera biltzen diren neskatxa bular-zuri, lepo-zurbilei begi-keinuka eta txistuka aritzen zaizkien hogei urteko mutilgazte ernai, irtirin eta modazale horien edergailu eta jostagarri izaten dira. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.