Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Modu bi beraz: lehenengo modalitatea pentsatzea zen; sistematikoki. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 33. orr.
Jendeak uste du pasta dela italiarren gailur gastronomikoa: edozein modalitatetan delarik ere -pizza, makarroiak, lasagna...-, pastak Italiako gastronomia ekarri ohi digu gogora. Lau modalitate daude [sarietan]: etxebizitza onena, komertzio onena, eraikin onena eta balio arkitektoniko-monumental onena duen eraikina Bi modalitatetan txapeldun da Arretxe. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.
Deleuzek mugimendu-irudiaren hiru modalitate bereizten ditu, pertzepzio-irudia, ekintza-irudia eta afekzio-irudia, zein prozesu den nagusi: pertzepzio-prozesua, narrazio-prozesua ala adierazpen-prozesua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 165. orr.
Judizioen modalitatea hauen funtzio berezi-berezia da, bere baitan bereizgarri hau duena, alegia, ez diola ezer gehitzen judizioaren edukiari. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 62. orr.
Gizon guztiekin, emakume guztiekin, parean fortunatzen zitzaizkion guztiekin jo zuen larrua, txapeldun bihurtu zen modalitate guztietan, guztiz aldatu zen, beste bat zen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 122. orr.
Jainkoak daki! hori, gainera, egokiera berberetan esaten den nork daki?-ren baliokidea da, haren bihurrera bat [...] eta esaldiaren modalitate aldaketa horretan, galderatik harridurara garamatzan irristada horretan, nor zen ez genekienari nor den badakigula uste dugun baten izena erantsi behar izan diogu, ez baitago hizkuntzan beste modurik galderaren bidez adierazten genuena harridurazko modalitatean esan ahal izateko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 57. orr.
Polifonia modalitatean, berriz, laugarren sailkatu dira oñatiarrak. Berria - Kultura 2006-05-04
Footing modalitate berezi bat du estualdi: soka bat darama gerrian lotuta, eta sokatik tiraka, Siberiar huski txakur zuri-gris horietako bat. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.
Indoor modalitatean jardutea erabaki zuten, joko-zelaia sala barrura murriztuta. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 71. orr.
Eraketa-arauak izena emango zaie banaketa honen osagaiak menpean hartzen dituzten baldintzei (objektuak, adierazpen modalitateak, kontzeptuak, hautaketa tematikoak). Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 47. orr.
Proposaturiko azterketan enuntziazio-modalitate ezberdinek eraman beharrean subjektu baten sintesira edo funtzio bateratzailera, subjektu horren sakabanaketa adierazten dute. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 65. orr.
Horregatik beharrezkoa zen aldi bakoitzean definitzea objektuen eraketa-legeak, enuntziatu-modalitateak, kontzeptuak, aukeraketa teorikoak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 76. orr.
modalitatearen oinarri (5); modalitatearen oinarri esakuneak (3)