Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

moda 1 iz janzteko edo bizitzeko molde igarokorra, aldi batez gizarte jakin batean harrera handia duena.

Erlatibismoaren eta subjektibismoaren moda.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 175. orr.

Nahiz eta gure aitak begitan hartua zuen ile motzaren moda.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.

Hala deitzen dute den-dena kontrolatzeko moda hau!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 68. orr.

Hedabideek modak sortu, bideratu eta bizirauteko ahala daukate.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Modaren zurrunbiloan sartu zenetik gora eta gora egin du, xanpain aparrak bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 75. orr.

Modelo izateko zeharkatu nuen ozeanoa, eta badakizu zer aurkitu nuen modaren mundu ustelean?: diru gutxi, promes ugari eta hanka zabaltzeko iradokizun franko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.

Euskaraz ez dugu moden arabera funtzionatzen duen merkaturik.  Berria - Kultura   2006-04-14

Brechten gaurkotasuna erabatekoa da, klasiko guztiekin batera moden gainetik dauden kontuez arduratu delako.Beti modan eta dotore jantzita.  Berria - Kultura   2006-02-03

Politikariek, gureek barne, H delakoa azken modan ahoskatuz, Herriarentzat jagoitik garapen globala eta globalizantearen premia proposatzen zuten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 34. orr.

Guk barre egiten genion, Mario Conde aspaldi zegoela modatik joana esaten genion.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 18. orr.

Zubi azpira abiatu zen modatik pasatutako duintasun baten imintzio eginez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 303. orr.

Droga tragikomikoak aipatzeagatik, jenero heroikoa modatik pasatuxea dagoen honetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

Euskarri beltzezko antiojo modaz paseak janzten zituen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 17. orr.

Ilea gaztain-kolorea zuen, goialdean bildua modaz pasatako moduan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 206. orr.

Ez da zaila Lucy hamar urte barru irudikatzea: emakume lodi bat, aurpegian tristuraren ildoekin, modaz aspaldi pasatako arropekin jantzita, bere aberetxoei hizketan, otorduetan bakarrik jaten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 200. orr.

Baserrietatik etorritako neskei egiten nien kirika jaunartzera hurbiltzen ziren guztien artean; nahiz beren jantzi modaz kanpokoak, nahiz beren orrazkera arruntak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Izena zuen Xirrinenea, geroztik Ene ametsa, moda berriko izen batekin berriz bataiatu zuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 42. orr.

Atso zahar eta mehar bat, moda zaharreko farfail-idun xelebrea jantzita, nigandik apur bat urrundu da plataforman.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 247. orr.

Gazteak dira, zaratatsuak, biziak, ez dira inondik ere moda zaharrekoak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 172. orr.

Estereotipo komertzialak kolokan jarri, eta Bilboko eraikin mitikoa moda alternatiboaren topagune bihurtuko du hilaren 24tik 26ra bitarte.  Berria - Kultura   2004-09-22

Baina zer egin dira hek ere nunbaiteko moda bitxi eta ergeletan?  Herria   2002-08-08

Ez ahal gaituzte moda xoro batzuek airatuko, besteak gureez gustatuak direlarik?  Herria   2004-08-12

Moda iraunkorrez mintzatu ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 506. orr.

Horra hor moda haundia hartzen ari duen joko baten ezagutzeko parada.  Herria   2005-06-02

Kostaldera kanpoko modak iritsi dira, eta modak aldakorrak dira.  Berria - Kultura   2004-11-28

Garaiko modak agintzen zuenez, kalesan ibiltzen ziren hirian barrena, atzealdean lekaioa zeramatela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 232. orr.

Mollie Newton azken-azkeneko modan ibili ohi da, izan ere; baina, ez dakit...  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 66. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Soinean daraman blusa gardenak ikusmira handia piztu du moda-argazkilarien artean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 78. orr.

Moda-kazetaria zen, eta ingelesez hitz egiten zidan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 14. orr.

Amak erantzuten zion: "bai nik ere!", eta moda-aldizkariak ikusten zituzten orri-pasaka.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 80. orr.

Moda katalogo batetik atera berria.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 8. orr.

Espazio berriak eta mugimendua eman zizkion moda argazkilaritzari.  Berria - Kultura   2004-10-03

Atzera eta aurrera ibiltzen naiz moda-desfile batean bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 32. orr.

Moda-bildumaren garrantzi etiko-filantropikoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

"Odxela" izeneko moda-denda txiki bat zeukan Artekale-ko muturrean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 116. orr.

Moda diseinuan lan egin du orain arte Blamik batik bat.  Berria - Kultura   2004-08-28

Moda marka handiek emakumeei ezartzen dioten edertasun femeninoaren mitoa salatzeko, pasarela berezi bat egin zuten.  Berria - Harian   2006-03-09

Hilabete batzuk eman zituen Toursen, moda-lantegi batean aprendiz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

Felix umeen moda jaialdiko erreportajea ari da egiten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 183. orr.

Moda-kontuak agertzen diren horietako bat zela, kioskoan ikustetik akordatzen dela azalean kolore asko zituela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 164. orr.

Moda mundua doluz jantzia dago.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 79. orr.

· Kotoizko galtza zuriak zeramatzan, oso estuak eta laburrak, eta frak moda-usteko bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dohakabe horrek, bere iritziak modakoen aurrean irentsi eta ezkutatu egiten dituelarik, ez du inoiz adorerik izango bere mendea iritzi-moda zentzugabeek hain sarri sartzen duten lokatza artetik ateratzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.

Eta horrela entretenitzen da gaztea gazte-informazioarekin bere burua janzten, gazte-planetan bere izena eta diru-txamarrak uzten, gazte-modan mozorrotu eta gazte-guneetan gazte-musika entzuten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.

5 modako izlag modan dagoena.

Modako zapata takoidunak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 24. orr.

Dantza egitera joan edo modako pub batera sartu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Gau eroak, Maruja eta Etxekalte pubak modako jendez gainezka.     «Kuskue tanden», 2004 - 63. orr.

Modeloek modako jostunaren soinekoak teatroan aurkezten zituzten gauean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 90. orr.

Abenturak zain neuzkan hor, abentura ederrak, emakumerik ederrena ere zain neukan, jostunik modakoena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 124. orr.

· Azken modako euskara txukunean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 163. orr.

· Dama gazte bat zen, hiritarra oso, moda-modako kirol-soineko batez jantzia. Moda-modakoa da, azken orduko gustuaren araberakoa!  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.

Ttipiren begi tipiek distira egin zuten, hamar billete handi baino gutiago balio ez zuten bere betaurreko moda-modakoen gibeletik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.

6 moda izan ad ad

Parisen sport janztea da moda.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 14. orr.

Gaur egun ez dago modako, azala baita gaur moda.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 8. orr.

Herria askatu nahi zuen, orduan moda zen bezala, eta egun batez preso hartu zuten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 78. orr.

Alabaina Euskal Herriko mende hondar honetan moda zen Kilometroak, [Nafarroa] oinez, Ibilaldia, Araba Euskaraz eta Herri Urratseko arropaz beztitzea.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 18. orr.

Ausentzia moda balitz, / soineko gorriz jantziko nuke.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 125. orr.

7 moda-moda

Hotela "irain arkitektoniko" bat dela dio azken urteotan Italian moda-modan dagoen Piero Pazzi argazkilariak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

Beautiful people deiturikoa zegoen moda-modan; jende aberatsa, itxuraz bederen, guztia zuena.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Parisen txano errusiarrak, kabiarra, eta Michel eta Nadia izenak moda-modan jarri ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.

Erakusmahaiaren atzeko neska gazte moda-modara jantziak [...] galdetu zion ea eztei-tarta al zen erosi nahi zuena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 149. orr.

8 modako egon

Ezkontzea gure artean oso modako ez zegoela uste nuen, baina koadrilako lagunei begiratuta kontrakoa esan beharko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 54. orr.

Donostiatik ekartzen zituen modako zeuden piezak, han musikariren bat lagun hartua baitzuen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 134. orr.

Gaur egun ez dago modako, azala baita gaur moda.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 8. orr.

Kalean barrena neska asko pasatzen ziren, zirarekin eta txano garden batekin, nylonezko zorrotto bat buruan, huraxe baitzegoen modako.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 147. orr.

9 modan egon

Garapen iraunkorra modan dago, ez da ordea moda bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 37. orr.

Modan zegoen orduan gaur inork irakurtzen ez duen idazle bat, Pittigrilli, neskek arras debekatua genuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.

"Nik ahal banu...!" esatea dago modan gizonezkoen artean.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 23. orr.

Grabatzera sartu ginenean after-punk iluna zegoen modan: Echo&The Bunnymen, Psychedelic Furs, Killing Joke... Orain mehartasuna dago modan.  Berria - Kultura   2006-03-09

Marilyn bezalakoak ez daude modan gure artean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 88. orr.

Kareizko betaurrekoak, oraindik modan ez zeudenean, argaltxoa neurri egokian, ipurditxo mardula, ahotsa ondo modulatua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.

-Sasoi honetan arrosak eta laranjak ere oso modan daude.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 107. orr.

Oso modan zegoen garai hartan kantu hura, nonahi entzuten zen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 71. orr.

Hurrengo lanean orain hain modan dauden zientzia fikziozko istorio futurista horietariko bat idazten saiatuko naiz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 118. orr.

10 modan izan da ad

Beltza beti modan dela, noiznahi janzten dugu.  Herria   2001-11-15

Gaia modan dela erran dezakegu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 12. orr.

Modan da elkarri atxikitutako etxeen eredua, hiritik gertuko herrietan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Baina politika liburu horiek oro baino lehen, mugimendu iraultzaileak modan zirelarik, Marx eta Engelsen Alderdi Komunistaren Manifestua, Mao Tse-Tung-en Liburu Gorria, Macchiavelliren Printzea bezalako obretan aurkitzen ziren, euskara batuan emanik, maisu berrien dogma guztiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 34. orr.

Modan dela omen!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 10. orr.

11 modan jarri

Garai hartan nobleziaren eta nire zirkuluaren antisemitismo bera modan jarri zen burgesen, atezainen, tximinia-garbitzaileen eta tapizatzaileen artean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 170. orr.

Beste aberri batekoak ziren, antzinakoak, egunkari pertsonalak modan jarri baino lehenagokoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.

Atzekoz aurrera idaztea ez da kartzeletan modan jarritako teknika literario hutsa.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 59. orr.

Artean modan jarri gabe zegoen light hitza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 93. orr.

Holandan, XVII. mende hasieran, oso modan jarri omen zen etxeetan tulipanak edukitzea, Turkiatik ekarri berria zen halako landare bat etxean jartzea estatus sozialaren sinbolo izateraino.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 230. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus