Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
moblatu, mobla, moblatzen 1 du ad altzariak jarri, altzariz jantzi.
Egun hartan, bada, han ninduan ni, hik alokatu eta moblatutako etxe hartan sekula niri erakutsi gabeko hartan, hire gelan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 129. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Gela bakarreko apartamentu moblatua zen, alde batean jangelatarako baliatzeko zati bat eta komuna beste aldean zituena. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 136. orr.