Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Manifa eta mobida guztietan sartuta ibiltzen den irakasle enrrollatu horri ere ez zenioke esango. «Bizia lo», 2003 - 107. orr.
Heu sartu hintzen mobidan eta heuk irten beharko duk! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 239. orr.
Zer mobida, zortea izan dugu trena poliki zihoalako, bestela... Berria - Euskal Herria 2004-04-28
Zapatisten mobida hasi zenean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 271. orr.
Mobida politiko batean ezagutu omen zitenan. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 27. orr.
Mobida txar bat, txibatazo eta guzti. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 15. orr.
-Hau duk mobida kutrea, tio! -dio batek. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 239. orr.
Egin edukitzen zuen barra-izkinan, edozein mobidatako kartelak eransteko arazorik ez, jestoretako eltzeitsua jartzeko proposatu ziotenean ere konforme... Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 86. orr.
Baina, badakizu, mobida hori ez zen guretzako: hondartza, eguzkia, diskotekak... Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 63. orr.
-Txapli, zein mobidaren barruan duk gaurko kontzertua? Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 137. orr.