Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sentsazioak, inpresioak eta gertakizunak; esaldi mnemotekniko hutsak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 79. orr.
Hizlari klasikoek bezala, teknika nemotekniko batzuk bideratu behar ditu bertsolariak egiturak (errima eta argudio sekuentziak), hitzak eta formulazio zehatzak gogoan edukiko baditu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 218. orr.
Edozein gairi buruz bat-batean hitzaldi bat botatzeko gauza zen; miragarria zuen oroimena, eta ariketa mnemoteknikoen bidez lantzen zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.
Elkarrizketa hartan deskribatu ziren jarduera nemoteknikoen aplikazio praktikoa oso zalantzazkoa da bertsolaritzaren kasuan, baina gaitasun horri buruz lehen ikerketa analitikoa egin izana aitortu behar zaio Lakari. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 219. orr.
Geroago azalduko dut nolako ideia kateatzez, zer eratako burubide psikologikoz, zer-nolako baliabide mnemoteknikoz atera ditudan, huts egiteko arriskurik gabe, ondorio metenpikosikoak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.
Are gehiago, garbi geratu zen autista savant askok dohain mota bat baino gehiago izaten zutela: musika arlokoak, mnemoteknikoak, ikusmenezko edo grafikoak, konputaziokoak, etab. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.