Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mizpira1 (orobat mixpira g.er. ) 1 iz mizpira-arbolaren fruitua, azala nahiz mamia horiak eta erdialdeko haziak ilunak dituena, heltzen denean nahiz usteldurik jaten dena.

'Haize hegoa ona da artaburuak eta indabak, mizpirak eta gaztainak heltzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 170. orr.

Mahatsa eta mizpirak jaten dituzte biek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 111. orr.

Esan ohi den bezala, usteldutakoan ontzen direla pertsona eta mizpira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 271. orr.

Ganbaran apaletan, lastoa azpian, errezil-sagarrak lasa-lasa kokatzekoa, mizpirak goxatzekoa...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.

Le temps de cerises kantatzen hasi nintzen ahapeka, gerezi denbora ia bertan mizpira ustelena bihurtu zitzaigula burutik kendu ezinik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 54. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zer gelditu zen beraz Donazaharren? Azaroko mizpira feria, zeintan ber denboran astoak ere saltzen baitziren, garai hartan ez baitzen orain bezalako auto lasterkadarik!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 91. orr.

Aziendak, sagasti pare bat, mizpira-sagasti (hala etxearen izena ere) txiki bat, fruta-arbola dezente, udare nahiz piku, [...].  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 21. orr.

· -Etsiko al duk heure bihotzeko mixpira hexurra ikusi gabe, Huck?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 132. orr.

3 mizpira-arbola.

Orduan hasi nintzen auzoko saihesbideetan bakarrik edo ardien atzetik, irratia esku batean eta mizpirazko akuilua bestean, terrentaz, ibiltzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 191. orr.

Werner inguratzen zenean, mizpira egurra bezain zut zeukan makila begiz jaten zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

Lurrean etzan zuen, azpiak ireki zizkion, kotoizko frakak urratu eta mizpira makila bezain gogor zeukan abar gorraila aluan basaki sartu zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.

Saritzat ukan zuen "makila zilarreztatua, makila gorrail, lerden, hazta ttipiko bat, mizpira ginharriz, ah! zer makila!... luzexago egin balu, untz'urrea eskuratu baitzuken".  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 39. orr.

4 mizpira-arbola arrosaren familiako zuhaitza, lurralde epeletan hazten dena, hosto-handia eta lore-zuria, fruitutzat mizpirak ematen dituena (Mespilus germanica).

Han bada mizpira arbola bat, eta handik kea ateratzen zelarik, laminek egiten zuten sua zen omen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 164. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus