Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mizkin1 (orobat mixkin g.er.) 1 izond milika.

Kontu egin bihurrienei, beren koilarak katapultatzat harturik galleta-zopa beratuak jaurtitzen ibil ez daitezen, eta haur mizkinei ere bai, gosaldu gabe gera ez daitezen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 117. orr.

Jende mizkinaren kexuak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 116. orr.

Ez zen mizkina janariarekin; nekez sortuko zuen iskanbilarik ezergatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 268. orr.

Tira, ez hadi mizkina izan, bakailao-gibelaren olioa baino hobea duk-eta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.

Baina ezin mizkina izan, nahiz eta gehiegi gustatu ez haragi gogor eta zapore min hori.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 165. orr.

Orain berriz ni naiz mizkinei errietaka ibiltzen dena, beti atzetik, jantzazue ta jantzazue, amatxoren tokia hartuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 120. orr.

Luisitok, osaba-izebek mainaturik, berehalaxe baztertu zuen Andresek gomendatzen zion bizimodua; ez zuen eguzkia hartzera joan nahi, eta kalean jolas egitera ere ez; geroz eta kontentagaitzagoa eta mizkinagoa ari zen bihurtzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

Londresen hilotza makilatu zutenek lady ingeles mizkin bat bailitzan makilatu zuten, begietan itzalik gabe, ezpainak arrosa hortera batez...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 174. orr.

Zakurra jatun oso mixkina omen zen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 134. orr.

· Uste dute alemaniarren barrunbe mizkinari on egiten diona egokia dela errusiarron urdailerako ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 149. orr.

2 irud/hed ik mizkinkeria 2.

Eta galizismoak ezin jasan linguistiko eta literario mizkinetik Maeztu eta kardinal Gomá bezalako arrazista "izpiritual"enganaino hedatzen da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 183. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ahogozoa eginda makurtu nintzen erpin irrikituen bila, burutik helduta lagundu zidan berak, eta gero mizkin jolastu zuen mihiak harria bezain gogorrak baina zeta bezain leunak ziren pinportekin, elkar zeharo eranzten genuen bitartean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus