Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mizke 1 izond mizkina, milika.
Ume mizke halakoa... eta gainera, lepoko brodatu polit hori zikindu egin duzu! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 32. orr.
Bestea, "hezurdura asper da" prosaismo indartsua, zeina mizke denak higuinez eskumikatu nahi izango baitu, noski, baina bere bizitzaz gain preziatuko baitu kritikari giza-jite beteko denaren dastamenak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 161. orr.
2 (adizlagun gisa)
Mizke hazitako umetzat hartzen gaituzte, protesta egiteko eskubiderik ez bagenu bezala, kirolarien antzera. Berria - Kultura 2004-06-08
Gorroto du mizke hazitako txakur lotsagabe hori, eta askotan desiratu du okinaren furgonetak deskuiduan harrapa dezan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 111. orr.