Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste belar asko ere zabaltzen da harresian barna, asunekin eta mitxoletekin nahasturik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.
Koadroan murgildua zela iruditu zitzaion senarrari orduan, hartan sartu eta mitxoleta artean paseoan zebilela. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 60. orr.
Mitxoletak eskuz biltzea ere proposatu zen keztatu beharrik ez izateko. Berria - Gaiak 2004-01-11
Ruthek lasto beltzezko kapela zuen, erpinaren inguruan mitxoleta gorriez apaindua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 221. orr.
Belus arrosazko mitxoletak kiribildurik zeramatzan emakume ile-urrekarak ibilera jauzkari bezain isil-misilean zeharkatu zuen jendez mukuru zegoen gela. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.
Mitxoletak, ahanzturaren lorerik behinenak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.
Afganistan mitxoletetatik ateratako opioaren heroina ekoizteko erabilia munduko ekoizlerik handiena da. Berria - Mundua 2004-04-02
Haren aldamenean haur bat, mitxoleta sorta eskuan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 60. orr.
Mitxoleta Petaloak Airean eta beste zenbait poema. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 121. orr.
Mitxoleta haziak aski du putz xuabe eta zalanzkor bat, pilo handi bat goitik behera etor dakizun. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 177. orr.
Shibtah-k, emakumeei erditzean umeak osten zizkien emakume-deabruak, mitxoleta hazizko pastelak egiten omen zizkion infernuko labeetan, muskerren eta zakur beltzen koipeaz altxatuak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.
Biolinak, Karlmaierren eskuetan, piano ere baitzen, eta mitxoleta-landan barrena lauhazka zebilen zaldi, eta ekaitz erdian oihalak zabalik zihoan galeoi, eta zeruan zuzen hegan egiten zuen arrano. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.
Afganistango presidente Hamid Karzaik azaldu duenez, opio mitxoleta droga ekoizteko hazteak «estatuaren existentzia mehatxatzen» du. Berria - Mundua 2004-04-02
Opio mitxoletaren hazkuntza eta merkataritzaren aurkako borroka. Berria - Mundua 2004-04-02