Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mitxirrika 1 iz tximeleta.
Zuk ezin izango zenuen irakurri, baina bai Obabako jendeak, edo Lizek eta Sarak baldin eta inoiz Stonehamen lurperatutako mitxirrika hartaz aurrera joaten baziren euskal hiztegian. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Nire bihotzekoa, nire txoritxoa, laster sendatuko zara maitea, lasterka ibiliko zara argi-mitxirriken atzetik, beste haur guztiz ederrekin eta zu, haiek guztiak baino ederragoa izango zara. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 159. orr.