Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kea ikusi zuen Klarak zeruan gora zihoala, kezko gorputz bat zeruko hodei grisen artetik gora, mitxeleta bat bezala, izar bat bezala, gatz-lorea bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 268. orr.
Gizonak ezin du bizi, ordea, etxea inbaditzen dioten paper zurizko mitxeletekin. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 116. orr.
Mitxeleta gorriez apaindutako lastozko kapela bat buruan, Nellie kulunka ari zen idazmahaiko aulki birakariaren gainean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 111. orr.
Biribilak ziren [eskuak] eta mitxeleta hegoak ziruditen, bata bestearen ondoan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 196. orr.
Kolorea sutan ikusi zuen altzairuzko eraikin batean; mitxeleta-hegal baten argia katedral bateko arku gainean etzaten. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 52. orr.
Musika-nota batzuk geratzen ziren airean, galdutako gau mitxeletak bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 164. orr.