Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mitraismo iz Mitra jainkotzakoa gurtzen zuen erlijioa, Kristo ondoko I. eta IV. mendeen artean erromatar inperioko soldaduen artean aski hedatu zena.
Gizarte Helenikoak bere ekialdeko garaikideengan izandako eraginari era honetara erantzun zitzaion Zibelesen gurtza, Isisen gurtza, mitraismo, kristautasun eta mahayanaren epifaniaren bidez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 250. orr.
Erlijio hau, mitraismoa eta mundu helenikoan izan zituen beste lehiakideak bezala, arma helenikoek konkistaturiko beste gizarte "zibilizatuetako" batean sortu zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 437. orr.
Mitraismoa goarnizioz goarnizio zabaldu zen Erromatar Inperioaren mugan zehar eta kristautasuna koloniaz kolonia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 445. orr.