Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mitozale 1 izond mitomanoa.
Izaeraz mitozalea bainintzen, ez zitzaidan batere kostatu Hemingway hantxe bertan irudikatzea, mojitoak edaten eta argazkietarako jarria, itsasoan harrapatzen zituen ezpata arrain handiak eskuetan. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 149. orr.
Guri, hiru idazle handi horien edozein testu otso gosetiaren irrikaz irakurtzen dugun mitozale baldarroi. Berria - Kultura 2004-03-20
2 mitoen zalea dena.
Horrez gain, inflazioaren aurkako politika mitozalearen ondorioak gaitza bera baino okerragoak ere izan daitezke. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 107. orr.