Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mitomano 1 izond mito bihurtzen diren pertsonen zale patologikoa dena.

Idazle gutxik liluratu dituzte Poek bezala belaunaldiz belaunaldi irakurleak eta mitomanoak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 9. orr.

Hitz gutxitan, jazz light edo arina, mitomanoentzako moldatua, salneurri garestian.  Berria - Kultura   2004-12-31

Badakit, mitomano bilakatzen ari naiz, baina gutxitan izan dut benetako literaturaren aitzinean nagoelako durduzadura hau.  Berria - Kultura   2006-03-14

Ziur asko mitomanoegia nintzen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 122. orr.

2 mitomaniak joa; mitomania adierazten duena.

Oteizari buruzko ikuspegi mitomanoak ezkuta ez dezan haren ekarriaren benetako aurpegia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 129. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus