Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mito 1 iz alegiazko kontakizuna, antzinako jainko edo heroien egintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen dena, izadiaren indarren edo giza izaeraren alderdien oihartzuna dakarrena.

Greziarrek bestalde, bazituzten heriotza ondorengoko zenbait mito.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 149. orr.

Feniziatik, Zipren barrena, Greziara pasa zen mito hau, bidaia horretan hainbat aldaketa jasanez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 223. orr.

Mitoak dioenez, lore hau Adonis ehiztari hilaren odoletik sortutakoa da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 225. orr.

Mito grekoetan, Dedalo ez da inoiz figura nagusia izan, bigarren mailakoa baizik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 91. orr.

Ediporen mitoan bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

Philomelaren mito grekoan agertzan da iadanik, Tereok bortxatu eta muturik utzi du oihanean, eta Philomelak oihal bat ehunduz eta bordatuz kondatzen du bere istoria eta Tereoren krimena salatzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 93. orr.

Ipuin hau bat dator Meleagroren mito klasikoarekin.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 112. orr.

2 errealitatean inongo oinarririk ez duen ustea edo ideia.

Beraz, historia txiki batekin mito handi bat asmatzen da, esango genuke R. Aronekin.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 153. orr.

Bat-bateko bertsogintzaren mitoa eta errealitatea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 17. orr.

Mitoen azpitik,errealitate gordina.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Globalizazioa mito egokia da ilusiorik gabeko munduarentzako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 217. orr.

Aurrerapena, zientziaren etorkizuna, teknika eta produkzioa gurtzea mito burgesak dira, XIX. mendean zehar dogma bilakatu zirenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Unibertsitatea eta lana: mito batzuk.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 26. orr.

Mito horren arabera, merkatuan parte hartzen duten enpresa pribatuek etengabe ari dira lehian, nor baino nor, gazelak Afrikako sabanan lehoien ihesi bezalatsu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.

Argentinan, azken batean, XX. mendeko bi mito handi batu dira: merkatu ahalguztidunaren mitoa, eta Estatu ahalguztidunarena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 323. orr.

Hiesaren mito eta usteak ere landu dituzte ikastaroetan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Mito kultural zentzugabe batek sinetsarazi digu usain sexualak higuingarriak eta zikinak direla.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Platon kopetandiak, filosofiaren aitapontekoak, mito-ipuin baten bidez kontatzen du alfabetoaren asmakuntza, Fedro izeneko dialogoan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 155. orr.

Oraingo mito-desegile horien beharrik ez dugu izan demokrazia horren erlatibismoa erreparatzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 217. orr.

Mito eta kristau giroan egin zuen haurtzaroa, eta kristau giroan eta ikasketa giroan gaztaroa.  Berria - Harian   2006-03-03

Eta alde horretaz jabetzeko, berriz, mito bidezko pentsamoldea ezagutu behar du, azaletik bada ere.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 98. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azken horri folk-lore esaten zaio normalean, eta herri mito eta superstizioak biltzen ditu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 139. orr.

Horiek horrela, inflazioaren kontrola, inflazioaren kontrako borrokaren lehentasuna, ekonomia mito nagusi bilakatu da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.

Arrasateko ekimenari buruzko paradisu-mitoak bultzaturik etorri omen zen gurera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.

1964ko otsailean kirol mitoa jaio zen, baina Cassius Clayk beste dimentsio bat hartu zuen bere pultsio sozial eta politikoen alde bere beste borroka hasi zuenean.  Berria - Kirola   2004-02-25

5 bere entzute edo ospe handiagatik eredu bilakatu edo historian sartu den pertsona edo gauza.

Judy Garland mito bat zen garai hartako homosexualentzat...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 175. orr.

Trikitixaren bi mito.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 100. orr.

Izan ere, bere akabera tragikoaren oihartzuna dela eta, Angela Ugarte benetako mito bihurtzeko bidean jarri zaigu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 79. orr.

Ez naiz pertsonak mito bihurtzearen aldekoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 57. orr.

Baina mito baino gehiago izan zen Sartre.  Berria - Harian   2005-06-21

Egilea hil eta gero, liburu hau, eskoletako eta unibertsitateetako mugak gaindituta, mito bihurtu da, eta dozenaka hizkuntzatan irakur daiteke.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 5. orr.

Ez baita, haatik, bakarra Hamleteko Hamlet hori: askatu egin zen pertsonaia aspaldi testuaren mugetatik, eta mito unibertsalen errepertorioan du geroztik bizileku.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus