Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mitinlari iz mitinak ematen dituen pertsona.
Entzuna nuen Lauaxeta mitinlari suhar eta bikaina zela. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 61. orr.
Gerra aurrean mitinlari sutsua. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 136. orr.
Mitinlari ahoberoa izan daiteke zenbaiten ustean. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 21. orr.
Irakasle eta mitinlari lanetan aritzeaz gain, idazlea ere izan zen Polixene Trabudua. Berria - Euskal Herria 2004-04-06