Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mitin 1 iz gizarte edo politika arazoez hitz egiteko bilera ageria edo jendaurrekoa.

Bertsogintza, sermoia, mitina... zuzeneko emanaldiak dira.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 46. orr.

Luzeenean, Goebbels ikusi genuen Hanburgoko portuan emandako mitin batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

Ohe gainera igota, zutik, hizketan hasi zen handik, ozen eta eskuineko besoa indarrez astinduz, mitin bat ematen ariko balitz bezala.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 60. orr.

Oroitzen zara mitinak ematen genituen denboraz?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 265. orr.

Igandean hitza hartuko du Bilbaon Euskadiko Ezkerrak eginen duen mitinean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 230. orr.

-Pepponek mitin handi bat egin du eta dena entzun dut nik -azaldu zuen emakumeak-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 235. orr.

Batak euskaraz egin zuen mitineko hitzaldia eta besteak erdaraz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 64. orr.

Ernest aldiz ez da Agirreren mitinera etorri, eta hobe beharbada.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 170. orr.

Izeba Margari Euskal Emakume Batzako mitin batean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 56. orr.

Mitin askotara joaten zen banderak hartuta, eta azkar asko adierazi zidan benetan komunista zela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 107. orr.

CDNko presidenteak mitinak entzutera doan jendea izan zuen hizpide.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Igandeetako mitin haietan beste gauza batzuk ere gertatzen ziren.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 121. orr.

Nazien jendaurreko agerraldiak eta mitinak liskar larriekin bukatzen ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 99. orr.

Utz ditzagun mitin eta futbol zelaietarako "jo ta ke, irabazi arte" eta antzekoak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 143. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kalezuloko gainerako auzokideen gisara, uste izan zuen hauteskunde mitin bat baino ez zela izango, literatura arabieraz egindako hitzaldiz betea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 201. orr.

Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria eta Josu Jon Imaz EBBkoa izan ziren afari-mitinean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

3 kirol bilera.

Larunbatean lehiatuko da, Zorrotza kiroldegiko pistan, Villa de Billbao mitinaren laugarren aldia.  Berria - Kirola   2004-06-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mitin bat eman (3)

lehen mitina (5); mitina bukatu (3); mitina eskaini (3); mitina izango (3)

afari mitinean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus