Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halaxe hasten da pentsamendu mitikoa ere. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 170. orr.
Hara eskuartean pistola mitikoa, denek haren berri izanik inork begiz jo gabea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 54. orr.
Freud-ek eman zigun Totem eta Tabu saiakeran "aita primordiala"ren kontakizun mitikoa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 45. orr.
Kontaduriako Sisifo nintzen ni eta, heroi mitikoaren antzera, ez nuen sekula etsitzen, ehungarrenekoz, milagarrenekoz, berrekiten nien eragiketa gupidagabeei. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 71. orr.
Inoiz gertatu ez zen Erdi Aro mitiko hark. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.
"Independentzia" da hitz mitiko horietako bat. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 63. orr.
Kontatze-modu horrek, gainera, halako durundi mitiko bat ematen dio kontaketari. «Kuskue tanden», 2004 - 30. orr.
Azken hori, Sbarüa delakoa, nago Sandrok berak aurkitua ez ote zen, edo haren anaia mitiko batek. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.
Frantzian, adibidez, biziki aspalditik asmatua zuten Clovis erregearen historia saindu mitikoa. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 59. orr.
Betor nire belaunaldiarentzat figura mitiko izan zen Bob Dylan ere. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 147. orr.
Ernesto Che Guevara iraultzaile mitikoak gaztetan eginiko bidaietan oinarrituriko istorioak publikoaren, kritikarien eta ekoizleen oniritzia jaso du. Berria - Kultura 2004-01-23
Alexander Popov igerilari mitikoak erretiroa hartzea erabaki du. Berria - Kirola 2004-12-24
Marleyren koru mitikoa, Rita Marley, Marcia Griffits eta Judy Mowattek osatzen duten I-Threes hirukotea. Berria - Kultura 2006-02-01
Sonny Rollins mitikoaren kontzertuarekin amaituko da astebeteko jazz jaialdia. Berria - Kultura 2006-03-18
Levinek blues musikari mitikoak (Koko Taylor, Otis Rush, Magic Slim) eta hip-hoparen ordezkariak (The Roots-eko kideak) bildu ditu filmean. Berria - Kultura 2004-01-16
Aurretik, 1974an, Billy Wilderren The Front Page obra mitikoan parte hartu zuen. Berria - Kultura 2004-10-12
Bera izan zen Wembley futbol zelai mitikoan jokatu zen partidan gol bakarra sartu zuen jokalaria. Berria - Harian 2005-06-11
Oilandoiko mendi sakratu eta mitikoan. Herria 2001-04-12
Etapa batzuk beldurgarriak dira, mendate mitikoei, oraindik mitiko izan gabe oso gogorrak direnak gehitu dizkietelako. Berria - Kirola 2004-05-07
Azpimarragarria iruditzen zaigu, zentzu horretan, Sisifo izeneko draman, Kritiasek egiten duen lehen itunaren [...] oinarri mitiko-teologikoaren salaketa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.
herri mitiko (3); mendate mitiko (3); pertsonaia mitiko (3)
jokalari mitikoa (3); talde mitikoa (6)
talde mitikoaren (4)
talde mitikoko (4)