Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hasten da bat presokratikoak irakurtzen [...] eta susmoa hartzen du haien razionalizazio-jardueran asko dagoela mitotik, arrazoia bera mitifikatzen dutelako, neurri batean. Baina guk, beti bezala, vasconismo zahar garbia ergelkiro mitifikatuz paleolitoraino eraman dugu atzo goizeko ikazkinen gizaera mixerablea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.
Arestiren etxea ez zen [...] sabinismoaren abaroan mitifikatu eta mistifikatu zen euskararena. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 52. orr.
Nagusiek haurtzaroa mitifikatu eta lorez eta pinpilinpauxez margotzen dute; baina, nire ustez, bizitzako garairik gogorrenetarikoa eta zailenetarikoa da haurtzaroa. idazlearen figura mitifikatuta duela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 78. orr.
Nik adi-adi entzuten nion guztia, bere aurrean jesarrita, aditzen nuena ulertu ezinik, jasandako guztia jasanda, oraindik zelan gordetzen zuen bere ezkontzaren irudi hura, Antonioren irudi mitifikatu hura. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 176. orr.
Halaz, armada herrikoi mitifikatuen alderako autonomia apurra premiazkoa zaigu, egoeraz, orainaz eta geroaz pentsatzeko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 96. orr.
Horrexegatik ematen dit zer pentsatua, konparazio batera, euskal ikazkin mitifikatuari buruzko azken filmaketa fantastikoak Oiartzun aldean egin izanak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 166. orr.