Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gainera, alde biek adostu dute hemendik aurrera batzorde misto batean eztabaidatuko dituztela desadostasunak. Berria - Euskal Herria 2004-05-22
Eros -hau da, Maitasuna- jainko eta emakume baten haurra da; beraz, izaki mistoa da, gu bezala. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.
Formula misto bat erabiltzea proposatu die Joseba Azkarragak zuzentzen duen sailak langileen ordezkariei: akordioa dauden puntuetarako bitartekaritza erabiltzea eta ezadostasuna sortzen duten kontuetan arbitrajearen bidez irtenbidea bilatzea. Berria - Ekonomia 2004-07-17
Autorregulazio Batzordea eta Jarraipen Batzorde Mistoa. Berria - Harian 2005-12-04
Hirugarren batzuek, hala ere, ezkontza antzaldatzen zuten, egintza misto moduan hartuz, alegia, aldi bereko kontratu zibil eta eliz kontratu moduan, bi izate horiek bertara bilduta. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 58. orr.
Ezkontza mistoak debekatu zituzten, zuriak ez zirenei zegokien lur kopurua arautu zen, Only Whites (Zuriak bakarrik) delako mitoarekin garraioak, leku publikoak, bizilekuak, aisialdirako tokiak... bereiztu egin zituzten. Berria - Mundua 2004-10-13
Gainera, bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko trenbide mistoa nahi dute, beraiek ere salgaien garraioaren arazoa daukatelako. Berria - Euskal Herria 2004-02-22
Programa mistoa aukeratu zuten, lan batzuk organo bakarrarentzako eta beste batzuk aipatu duoarentzat. Berria - Kultura 2004-01-21
Inauterien aitzakian jaialdi mistoa antolatu dute, esku-huska eta erremontea uztartuz. Berria - Kirola 2006-02-24
Entsalada mistoa eta atuna tomateaz aukeratu genuen, eta edateko, sagardoa. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 16. orr.
Han ogitarteko mistoak ematen dituzte, bera baino mokofinago direnentzat ere onak direnak, baso bat ardorekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 158. orr.
Benetako merkatu-ekonomiak baino gehiago dira ekonomia mistoak, praktikan, estatuaren esku-hartzea nonahi gertatzen den errealitatea baita. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 63. orr.
Aldiz, kontrol publikoa eta kapital pribatua izango duen elkarte misto baten aldekoak dira sozialistak. Berria - Ekonomia 2004-09-09
Pribatizazioaren ordez elkarte «mistoa» sortzea proposatu du PSE-EEk Alternatibak eskainiko dituen ekonomia misto bat proposatzen dugu, beti ere herritarren duintasunaren alde borrokatuko duena, alegia. Berria - Ekonomia 2004-09-09
Parisko Udaleko Siemp enpresa mistoak erosi zuen eraikina urtarrilean. Berria - Harian 2005-08-31
Hezkuntza mistoa zen, mutilak eta neskak nahasiak ginen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 140. orr.
Irakaskuntza moderno, demokratiko, misto eta progresistaren gozoa dastatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 93. orr.
Kalat herriko eskola misto bateko irakasle bati lepoa moztu zioten atzo ustezko talibanek. Berria - Mundua 2006-01-05
Ikastetxeak mistoak badira ere, diskriminatzen jarraitzen dute. Berria - Euskal Herria 2004-02-18
Aco deitzen diote; antzerki talde misto bat sortu zuen hiriko gazteekin. Berria - Harian 2005-07-10
· Alarde mistoari, berriz, ordu hauek jarri dizkiote: goizeko hamarrak eta arratsaldeko bostak. Berria - Euskal Herria 2004-06-26
Konpainia mistoak, hala ere, manifestazio baimenarekin desfilatu ahal izango du, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak horretarako baimena eman baitio. Berria - Euskal Herria 2004-06-29
1980tik aurrera danborrada hori mistoa izan da. Berria - Euskal Herria 2004-01-09
· Oñatiko Ganbera Abesbatza 1996an sortu zen Esteban Urzelairen zuzendaritzapean, eta mistoa da. Berria - Kultura 2006-05-04
Mixtoak oso onak egiten dizkik, mixto beroak! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 266. orr.
Noain eremu mistoan kokatuta dago. Berria - Euskal Herria 2006-05-10
Legearen esparruari dagokionez, arartekoak nabarmendu du euskara eremu mistotik desagerrarazteko irizpideek ez dutela bat egiten Euskararen Legearekin. Berria - Euskal Herria 2006-02-16
Hainbat eskubide eremu misto eta ez euskaldunera zabaltzea, edota organo administratibo bat sortzea, «bere ahalegin eta baliabideak Euskararen Foru Legearen garapen eta aplikazioaren koordinazioan bideratuko dituena». Berria - Euskal Herria 2004-09-30
Euskarari eremu mistoan eremu euskaldunaren pareko babesa ematea, «Nafarroako legeriak aurreikusten duen moduan». Berria - Harian 2005-09-23
Talde mistoaren araudia hitzartzeko eskatu die Mahaiak EB-IUri eta Uari. Berria - Euskal Herria 2004-05-26
Biak talde mistoan egonda, interbentzio txandak eta finantzaketa ere banatu egin beharko dituzte. Berria - Harian 2005-06-08
EAk taldea izango du, eta EB eta Aralar mistoan egongo dira. Berria - Harian 2005-06-08
batzorde misto (5); batzorde misto bat (3); elkarte misto (3); eremu misto (3); jaialdi misto (3)
alarde mistoa (6); jaialdi mistoa (5); konpainia mistoa (3); talde mistoa (9)
alarde mistoak (9); komisio mistoak (3); konpainia mistoak (3); talde mistoak (12)
alarde mistoan (4); batzorde mistoan (4); eremu mistoan (10); mistoan egongo (4); talde mistoan (15); talde mistoan egongo (3)
alarde mistoaren (6); talde mistoaren (6)
indar mistoei (3)
alarde mistoko (5); batzorde mistoko (3); eremu mistoko (5); talde mistoko (9)
sa talde mistora (3); talde mistora (12)
eremu mistotik (3)