Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Modu honetan berean, Eliza Santuan ere bada ordena-batasun bat, gorputz mistikoa izena justifikatzen duena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.
Estatu nazionala Gorputz Mistiko bezala! Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 268. orr.
Bonabenturaren teologia mistikoaren hizkera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 795. orr.
John Deeren krisialdi mistiko hau 1580 aldera hasi zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 54. orr.
Fenomeno mistikoa beti egon da presente kristau-tradizioan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.
Komentu horiek dira izpiritualitate mistikoaren benetako zentroak. Koadroa ederra da, eta tristea, eta larrimina sortzen du, kezkagarria gertatzen zaigulako plazerra eta oinazea, estasi sexuala eta mistikoa bereizten dituen muga, ilunbea. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.
Egia ere da hori eta dagokion esperientzia mistikoa ia beti korronte albokide bat izan direla. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.
Judutasunaren jakintza mistikoa, batez ere Erdi Aroan zabaldu zena. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.
Johannes Tauler-ek bultzatu zuen alemaniar mugimendu mistikoaren loraldiak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.
Begieste mistikoan biziki trebatuz utz itzak alde batera zentzumenak eta endelguaren jardunak eta sentigarria eta adigarria den guztia. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.
Edertasun mistikoaz, barneko edertasunaz. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 79. orr.
Jantziok, izan ere [...] esanahi mistikoz eta erlijiozkoz beteak baitira. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 18. orr.
Esanahi esoterikoa, kutsu mistikoa duen objekturen bat. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 107. orr.
Mugimendu honek baditu oinarri mistikoak ere. Berria - Gaiak 2004-03-31
Munduko gauzakirik mistikoenetako bat bilatzera joan ginen Tibetera: Longinos Lantzaren bila. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 253. orr.
Poesia mistikoaren irakurketa erotikoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.
Frantzisko dohatsuaren eztei mistikoak Andre Pobretasunarekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 908. orr.
Isiltasun mistikoak gela berotzen zuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 74. orr.
Begira; zuk sentitu zenuen hura maitemin hutsa izan zen, kolore mistikoz jantzia nahi baduzu. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 143. orr.
Bordaren metodoa ez da dialektikoa, baizik mistiko ezkertiarra. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 36. orr.
Zenbakien zientzia gisa sortu zuten aritmetika, nahiz zenbakiez ikuspegi mistikoa zuten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.
Liburutxoa zenbait pasartetan eta batez ere sarrerako pasarteetan oso espekulatiboa da eta guztiz zaila ulertzen, zeren pentsamendu mistiko-eskolastiko zeharo garaietatik barrena baitabil. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 7. orr.
Espainolketaren apologia mistiko-teologiko honetan, bi puntu daude nabarmenak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 123. orr.
Ez du merezi asmo mistiko-psikologikoekin astuntzea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.
Herder-en herri gogo edo izpiritua naturalista da, ez mistiko-metafisikoa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 171. orr.
Hezkuntza eta gogoeta bereziki mistiko baten jaiotza eta garapenerako, mistiko-espekulatiboarena areago. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.
Heinrich Suso, beste mistiko dominikar handiaren eta era berean Eckharten ikaslearen garaikide izan zen. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.
Besterik al da ba, funtsean, konkistatzaileen filosofia!, kontrarreformatzaileena, Loiolakoarena eta, batez ere, jadanik pentsaera abstraktuaren mailan, baina sentituz, gure mistikoena? Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 39. orr.
Benetako mistikoak ez zaizkigu itzultzen beren zeharkaldia kontatzera. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.
Mistikoek diotenez, berriz, ganbara biribil halako bat ematen die ikustera estasiak, eta bertan pareten jira guztia hartzen duen liburu biribil izugarri handi bat, bizkar etengabe bakarra ageri duena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.
gorputz mistiko (5)
kutsu mistikoa (3)