Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mistika ez da behar bada esentziaz erlijiosoa. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 146. orr.
Beren susmatze-datuekin iritsi ohi dira mistikako gauzarik goratuenak ulertzera, harro sentitzen dira horrelako ekintzaz eta erraz mintzatzen ere bai gai horietaz. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 56. orr.
Mistikak bere-berea duen kontenplazioa ez datorrelako bat gure izaerarekin. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.
Nik ez dut inolako mistikarik behar, gertagaitza benetan gerta daitekeela onartzeko; aski dut matematika, horretarako. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.
Lan egiten zuen arloak, partikulen fisikak, aspaldi erakutsi zion oso lausoak zirela zientziaren eta filosofiaren -eta are mistikaren- arteko mugak. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 82. orr.
Sektetan eta mistikan erremedioa eta salbamena bilatuz. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.
Johannes Eckhart da, alemaniar Mistikaren ordezkari indartsu eta sakonena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.
Alemaniar Erdi Aroko Mistika. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.
Erdi Aroko mistika juduaren funtsezko testua. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 25. orr.
Zer ote zen ba Done Juan de la Cruz-en mistika, sentimenduaren jainko-erako zalduntza ibiltaria besterik? Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 39. orr.
Castroren mistika iraultzaile hori. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 105. orr.
Azkenerako gauchoaren mistika, Artigas eta Rosas, aldareetara jasoko zituen barbarokeriaren gorespenean lagundu zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.
Diruen, legeen eta pistola ilunen inperiopean, falangistek herriaren mistika zaintzeko sistema berezia antolatu zuten. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 135. orr.
Baina guk karlismoaren mistika genuen, Don Juan Manuel Garaikoak hala esaten zuen behintzat. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 98. orr.
Gure Herria eta Gure Hizkuntzarekiko ezinezko mistika lerdejariozko batean lausoturik bizi zirenak eta direnak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.
Benetako gudari izatearen suhartasuna, odola emateko gerturik egotearen mistika hordigarria. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 163. orr.
SMSaren mistika. Berria - Gaiak 2006-01-29
Nire bizitzako hurrengo sei urteak mistika-eremuko ororekiko nahiko jarrera eszeptikoan igaro nituen. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 8. orr.
Mistika-liburuak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.
Ekialdeak, aldiz, nahiago ditu sinbolismoa eta mistika gaiak. Berria - Gaiak 2004-02-25
Guztiaz baliatzen da Klara Jesu Kristo begiratu, hausnartu, kontenplatu, besarkatu eta, ezkon-mistikaz, haren antzeko bihurtzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1174. orr.