Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Conradek salatzen zuen txiripen pilaketa bezain faltsua da hori, noski (mistifikazio bat, alegia), baina zentzugabeari zentzua ematen laguntzen digu. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 106. orr.
Badirudi Silverio Lanzak berak mistifikazioen lanbroan bildu nahi izan zituela bere bizitza eta obra, ezkutaturik bizitzeko trikimailuak kalkulatu zituela eta misterioaren amaraunean preso geratu zela betiko. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 173. orr.
Horrenbestez, urte hauetan zehar denetik izan da kooperatiba saiakuntzaren gainean: mirespena, mistifikazioa, etsipena eta baita kritika latza ere. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 183. orr.
Halere, egon zen bestelako ahaleginik ere: mistifikazio handiko poemak idatzi zituz-ten gazteek. Berria - Kultura 2006-04-04