Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mistifikatu, mistifika, mistikatzen 1 iz faltsutu.
Arestiren etxea ez zen [...] sabinismoaren abaroan mitifikatu eta mistifikatu zen euskararena. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 52. orr.
Gertagarritasunari buruz mintzo garenean, bertan barne-harturik baitago gertagaiztasuna ere, ahalgarriaren mugako edo muturreko kasu gisa, eta halako batean gertagaitza gertatu ere gertatzen denean, ez dago zer harriturik, zer hunkiturik, zer mistifikaturik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Idatzi horretan ez da zalantza handirik gelditzen, bertan bortizki arbuiatzen baita euskal izate orientalizatu eta mistifikatua, museoko pieza eta misteriozko enigma bihurtua. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 119. orr.