Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esaera zaharrak eta misoginia. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 39. orr.
Misoginia latente ikaragarria dago gure literaturan, baina zenbat gizonezko dira gai ikusteko barnean daramaten misoginoa? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 199. orr.
Ezer gutxitarako balio duten gauzen altxor bilduma honetan ere behin eta berriro gai berak datoz errepikan: arrak eta emeak, emeak eta arrak, misoginia eta zuzentasuna, natur zientzietako bitxikeriak, mito zaharren zipriztinak... J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 161. orr.
Sistema horiek elkar elikatu eta indartzen dira eta arrazakerian, sexismoan, misoginian, xenofobian, homofobian, kolonialismoan, inperialismoan eta esklabismoan oinarritzen dira. Berria - Harian 2005-10-18
Halere, topatu dudan misoginia ttantta aipurik gabe ezin dut utzi. Berria - Kultura 2004-12-18
Agirian aipatu dituzten astakeriak pentsamendu integrista eta faxista batetik sorturiko homofobia eta misoginia jario ultraortodoxoa dira. Berria - Euskal Herria 2004-02-04