Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina hala delarik, jar itzazu zure miserikordiaren begiak agintzen dizkidazun ondorengoetan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 178. orr.
Kanpamentutik atera zedila, Jainkoak bere miserikordiaren handia erakutsi nahi baitzion. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 177. orr.
Nik ederki erakutsi ahal izango niola miserikordiaren eremu txuria eta argiaren iruntzia, jainkoen errukia eta iluntzearen zauri antzua, eta hainbeste eta hainbeste gauza gehiago uhinek edo haizeek nire gorpua ezerera itzul zezaten aurretik... Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 146. orr.
Orduan arropa berriak erosita Miserikordian sartu zen. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 19. orr.
Tolosako Miserikordian bizi omen zen... Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 24. orr.
Diru harekin azaldu zen Miserikordiak Donostiako parte zaharrean zeukan bulegoan. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 19. orr.
Miserikordiako mojak arduratzen ziren emakume presoak zaintzeaz. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 87. orr.
Jazinto Rivas, Elgeta, 1964an hil zen Donostiako Miserikordian. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 65. orr.
Beren ohoinkeriaren fruitua karitatezko edo miserikordiazko obretan enplegatzen zutela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 493. orr.
Miserikordiazko lehen eginbeharra da gose denari jana ematea. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 82. orr.
Gizonek eraikitako Miserikordia Etxean lo egiten zuen batzuetan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 95. orr.
Aitak jaun hori Miserikordi etxera eraman zuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 415. orr.
Jatetxe bat da hau gero, ez Miserikordi Etxea! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 174. orr.