Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

miserable (orobat mixerable) 1 izond doilorra, zitala.

Eta normalean eztia zuen ahotsa gogortu egiten zitzaion Rossetti miserablea zela esatean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 72. orr.

Kontzientziak gizatxarra, miserablea, kobardea nintzela esaten zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 124. orr.

Nire kezkak, sentimenduak, ordu arte normalak iruditu zitzaizkidanak, ez ote ziren pertsona miserable batenak izango.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 208. orr.

Gobernuari halakoxe zitala izateagatik, eta euroi, berriz, ez direlako bandido miserable eta lapur gantzatsu batzuk baino.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 131. orr.

Juduak, niretzat, mespretxua besterik merezi ez duten izaki miserableak direla.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 84. orr.

Traizioa, traizioa duk beldurtzen nauena: izaki miserable horren traizioa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 104. orr.

Ai, zer miserablea naizen lausenguak egiten hasten naizenean!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 189. orr.

Haserrekorrak eta mendekatiak baitziren Greziako jainko nagusi miserable haiek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 226. orr.

Edertasuna baizik ez digute utzi mende haien gertakizun miserable eta nobleek.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.

Demokrazia miserable baten aurrean gaude, ez baitute kontuan hartu milaka eta milaka herritarren iritzia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

2 miseriazkoa, oso behartsua.

Txaboletan arratoiekin bizi diren milioka txiroek ongi merezia dutela egokitu zaien bizitza ustel eta miserablea.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 62. orr.

Soldata, miserablea.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 45. orr.

Gogoa zuen dagoeneko lurralde miserable eta atzeratu honetatik alde egiteko; eskerrak hurrengo egunean Gibraltarren egongo zen, Ameriketara bidean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 192. orr.

Izaki pertsegitu, doilortu, gosetu haiekin otordu miserableak konpartitzen nituen tabernazulo miserable ezkutatuetan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 145. orr.

Urte luze hauetan, jendeak aurrera egin du, zu zakur zahar bat etxe miserable batean bezala, geldirik geratzen zinen bitartean.  Berria - Kultura   2006-02-14

Orotariko jende, hizkuntza eta bizimoduen kontrasterik gabe, hemengo berdeak ez bailirateke berdin berde izango, ez hemengo miseria berdin miserable, ez hemengo jendea berdin mutu.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 126. orr.

Nora daramak, zerrizain miserablea, beste eskale nazkagarri hori?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 126. orr.

Irabazten dudan diruaz gozatzeko! ez gara jada estudiante miserableak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 30. orr.

Ez didak esango miserable batek bezala burdina puskak biltzea baino hobea ez denik...  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 43. orr.

3 hed

Ez daukat gabardina miserable bat ere, dena daukat autoan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

-Ez al huke hobe, kaiku hori, galeoi edo brigantinen batean jardun atontzen hemen beraren kimuen gainean heure izerdia isurtzen duan landare miserable horren zama-balak?  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 152. orr.

Eta SSak irriz; zaindarientzat izigarriko zoriona zen presoak haien artean kalapitan eta borrokan ikustea, patata miserable batentzat.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 140. orr.

4 zorigaiztokoa, gupidagarria.

Errukizko portaera legendunekin, hau da, gizarteko pertsona miserable eta baztertuenekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Zeren esklaboak baitziren eta esklabo gisa saltzen baitzituzten, beltzak eta bertze jende miserable batzuk bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 546. orr.

Eta guztiok gaituk maila batean zein bestean miserable, ezergabe eta baztertu.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 248. orr.

Kristautasunaren deskribapenean ez naiz luzatuko, beste haren obra batzuetan hemen baino hobeto ikus baitaiteke Barojak nola pentsatzen zuen horretaz: narras arlotea da, herri miserable baten produktu zikina, etab.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 226. orr.

5 (adizlagun gisa)

Barregarriro antzu eta miserable sentitzen da neskatila bere motxila zalangatua emakumearen sabel bipilarekin alderatu duenean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.

Aitortzeak miserable sentiarazten ninduen arren [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 127. orr.

Gero biluzik, miserable, deus ez dela jaurti du bazterrera.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 31. orr.

Miserable eta koldar hil zintezela.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 169. orr.

Ezduin eta miserable ikusi baitzuen bere burua, urde baten antzera ia.  Berria - Kultura   2004-08-22

6 (izen gisa)

Ahal izan dudan lasaien erantzun diot, erantzun behar ez niokeen miserable horri: [...].  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 111. orr.

Miserable galantak, guztiok ere: deus ez sinetsi gutako inori.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 115. orr.

Aitortu beharrak pena ematen omen zion arren, artisten artean miserable asko zegoela esan zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 134. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Miserable-olde bat inoiz ez da solidarioa izango; aski da ogi-puska bat botatzea haien artera elkarrekin borrokan jartzeko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jende miserable (3); miserable deitu (3)

miserablea iruditzen (4); miserablea izan (4); rossetti miserablea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus