Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kurloiak izan ziren ihes egiten lehenak, usapalak bigarrenak, mirua azkena. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 249. orr.
Mirua eta mota guztietako saiak. Elizen arteko biblia Dt 14,13
Mirua zerua inguratzen ari da, kometa urduri bat bezala. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 22. orr.
Miruaren hegaldiak bezalakoak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 45. orr.
Bertzeak ez bezala, so ari zitzaidan, miruaren behako tinko eta harroaz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 250. orr.
Itsas ainarak, kormoranak, bele handiak, miru hegal gorriak gure gainean zirurikan zabiltzala. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.
Bestela, dagoeneko gizendu nituzkeen aireko miruak oro doilor horren barrukiekin. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 106. orr.
Elorria loran dago, mirua loka dago, artoa ereiteko a zer sasoia dagon! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 165. orr.
Miru beltzak ez du belatzen dohainik, lekutik mugitu gabe egoteko airean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 55. orr.
Lau miru beltz gazte askatu dituzte Orba ibarrean, hegaztiaren populazioa areagotzeko. Berria - Euskal Herria 2004-07-31
Sekula baino miru beltz gehiago kondatu dira aurten, 23.940 orotara (2001 ean, 15.749 miru beltz kondatu ziren). Herria 2003-12-04
Naturzaleek, bai, izan zuten begiak gozatzeko parada: hamaika putre, hurbil-hurbil; belatzak, prismatikoen pare; zikoinak; miru gorriak, nonahi; ubarroi talde bat; arrano beltzak, lau; eta ugatza. Berria - Euskal Herria 2004-10-06
Erakusketa huntan, bost xori harrapari zaizkigu nagusiki erakutsiak: ugatza, sai-arrea, sai xuria, miru gorria eta erroia (bele handia). Herria 2004-03-11
Zozoak, putreak eta miru gorriak ziren solidarioen eta kazetarien zaindari. Berria - Euskal Herria 2004-02-19
Miru-zurixa etorri da ta, artua ereiten hasi biheko dogu! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 165. orr.
miru beltz (4)