Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zedro, arkazi, mirto eta olibondoak landatuko ditut basamortuan; zipres, zumar eta izeiak eremuan. Elizen arteko biblia Is 41,19
Laharren ordez zipresak haziko dira, asunen ordez mirtoak. Elizen arteko biblia Is 55,13
Mirtoak eta laranjondoak baino ez; laranjondo garratzak eta mirto garratzak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 101. orr.
Ibilbideetako mirto zaharrek botatzen zuten usain garratz harengatik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 107. orr.
Alchonon maisu-laguntzailea errezo xal batean eta abituan bildu zuten, buztin puskak jarri zizkioten begietan, eta mirto adartxo bat estutu zioten hatzen artean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.
Ziteraren mirto uzta zuretzat gordeko dut, neba maitea, eta Sodomako lorea Dolmancérentzat. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 72. orr.
Emakume zuri baten sukaldean atearen kontra zegoen lisaburdinaren heldulekuan mirto-atxaparkada bat jarrita sukaldea bere egiten zuelakoan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 47. orr.