Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Askotan gertatzen da gizon sendo batek haur mirrinak izatea, eta alderantziz. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 292. orr.
Hemeretzi urterekin, ordurako daktilografo-postuan, meatzari gazte kaskagorri mirrin batez maitemindu zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 100. orr.
Hasiera-hasieratik, ni ezagutu ninduen arratsaldean nor nintzen ez baleki bezala jokatu zuenetik, pertsona mirrin ezkailua iruditu zitzaidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 238. orr.
Geratzen zitzaigun apurra jan, hormatxo mirrin bat eraiki haizeak jotzen zuen aldetik, eta lotara etzan ginen lurrean, elkarren kontra estu-estu eginik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 74. orr.
Perrexila bezain mirrin. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 237. orr.
Egin nuen saio bakarrean [...] zapuztu ziren alabari biberoia emateko aukera guztiak: su gainean ez nituen ba tetinak ahantzi, eta, ur guztia lurrundu ostean, ez zitzaizkidan ba eltzearen hondoan mirrin-mirrin eginda gelditu, halako usain nazkagarria zeriela. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 45. orr.