Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mirespen eta inbidia diet nik bertsolariei, handia. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 7. orr.
Barrukoa kanporatzeak sor zezakeen mirespenak barruko saria galaraziko zioten beldurrez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 804. orr.
Said Raduan Husainiren presentziak mirespena sorrarazten zuen, eta haren ospea antzinatikoa zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 24. orr.
Agerian ez dagoenak mirespena sortzen du. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 259. orr.
Zuhurtziak, mirespenak eta kontrolak eragindako tentsioa baino ez zuen sentitzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 246. orr.
Baina gizon hark desio zuen, eta horrek neskaren bihotzean zirrara eta mirespena pizten zituen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 236. orr.
Kristoren maitasuna, gure imitazioa eta munduaren mirespena merezi dituena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 738. orr.
Fionnen ezkutuak mornatarren mirespena jasotzen zuen bitartean, [...]. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 45. orr.
Soldaduek erakusten zioten maitasuna eta mirespena ere nabarmendu zizkion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.
Bildu ziren aurrez mutila mutu ezagutu zuten guztiak eta, mirespen eta harriduraz beterik, Jainkoa eta Frantzisko dohatsua goretsi zituzten apalki. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 273. orr.
Eta hori gertatu zen maitekorregia zelako eta besteen mirespena behar zuelako. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.
Benetako mirespena sentitzen dut Demokritok gauzen naturari buruz idatzitako liburuengatik eta haren komentarioarengatik. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4150. orr.
Emaztearenganako sentimendu ilunago batek hartu zidan mirespen horren lekua. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.
Duintasun handiarekin, presarik gabe, mirespen edo bekaizkeriazko begiraden su gurutzatuan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 155. orr.
Benetan harrigarria zen Txitxikovek damen aldetik irabazi zuen mirespena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 232. orr.
Ez nien herrarik hala ere: izatekotan, halako mirespen moduko bat, burla-haize batekin nahastuta. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 40. orr.
Halako mirespen bat piztu zaio gau eskolako ikaslearengan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 71. orr.
Eskola handiak egin dituztenentzat, diplomatuentzat badut halako mirespen bat. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 152. orr.
Gogoz kontra bazen ere, mirespen halako bat sentitzen zuen gauza handi guztien gozamenen erdian utzitako bi animalia sentsual haienganako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 266. orr.
Rodasko herritarrek modelo hori ikusi zutenean, mirespen handia sortu zitzaien. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.
Lehen nion mirespen itsua, ordea, itzaltzen hasi zitzaidan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.
Sendagileen aldetik badago halako mirespen berezia euskal presoentzat. aukera ona zelako bere mirespen sekretua nolabait agertzeko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 156. orr.
Inbidiarik batere gabeko mirespen aratz batez. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 134. orr.
Neskaren bisaia Josurenganako mirespen agerikotik hasperen etsira iragan zen segundo gutitan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.
Oroi-mina, kale maite haienganako mirespen neurrigabea, erruduntasun sentipen izugarria, pasioaren gailurra iritsi duen amodioa. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 52. orr.
Gizon begiraleen mirespen jeloskorra urtu egin zen gau hartako arto berri festarekin. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 52. orr.
Nola asebete zenuen guztiz nire mirespen gartsua, zer sentibera, zer gozoa, zer leuna zinen. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 34. orr.
Keinu bat egin zien, susmorik sortuko zuen mirespen oihurik ez egiteko. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 182. orr.
Amari behatu nion nik ere, eta irri hura egiten ikusi nuen, onespenez gain mirespen puntu bat ere erakusten zuena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 224. orr.
Apaletan pilaturik ageri ziren lehenbiziko edizioko aleen bilduma zainduaren gaineko mirespen-aipamenak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 238. orr.
Antzeko axolagabetasunaz hartzen ditu laudorio ironikoak zein benetako mirespen-adierazpenak. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 44. orr.
"Pailazokeriarik ez!", oihukatzen zion, Ternik, bere mirespen-xuxurlak eginez. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 25. orr.
Jokalariak etxera itzuli zirenean begirada guztiak atezainaren inguruan pausatu ziren, mirespen begiradak. Berria - Kirola 2004-11-30
Artistenganako mirespen giroa izan da asteburuan Bartzelonan egin den jaialdiko gauzarik politenetakoa. Berria - Kultura 2004-06-01
Del Valle eserlekuan apur bat hondoratu zen, SDko agentearen mirespen zozolotuan murgilduta.Tarteko goratasuneko gorputzaren jabe bazen ere, bere aurpegiaren betegintzarreak mirespen soak bereganatzen zizkion, eta hori bazekien. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 52. orr.
Eman zitzaion dohaina giza mirespenak ostu ez ziezaion, eginahal guztiz saiatu zen zauriok estaltzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.
Wendyk mirespenez begiratu zion. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 56. orr.
Baiezkoa eman zuen Maxek, mirespenez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 238. orr.
Kontaktuak ditik, komentatzen genuen lagunok ahapeka eta mirespenez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 111. orr.
Mirespenez egin zuen brigadak txistu: "Sei litro espirometroan!". «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.
Klan guztietako gerlariek bultza egiten zioten elkarri, beldurrez eta mirespenez, ezpata kondairazkoa gertu-gertutik ikusi ahal izateko. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 43. orr.
Batzuek mirespenez eta beste batzuek gorrotoz begiratu arren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.
Entzuleon mirespenezko laudorioen zain balego bezala. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 117. orr.
Mirespenezko oihu bat egin zion; eta Peterrek ere kukurruku egin zuen, esker onez. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 135. orr.
Perrette zaratarik gabe lerratu zen gelan, Jonathan-eta-Léaren mirespenezko txistua bukatzen ari zenean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.
Ez zen haren kontrako inbidia, haren aldekoa baizik, mirespenezkoa, ez suntsigarria. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 54. orr.
halako mirespen (7); halako mirespen bat (3); mirespen handia (9); mirespen handiz (4)
mirespena izan (3); mirespena sortzen (4)
mirespenez begiratu (5); mirespenez begiratzen (4); mirespenez eta pozez (3)