Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emil Bonewit GZ-ren mireslea da, baina GZ-rekin zer eginik ez du. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 17. orr.
Zeren eta san Inazioren miresle sutsua baikenuen aita. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 201. orr.
Bernard Shaw-en miresleen higikundea, bejetarianismoaren aldekoa. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 130. orr.
Hargatik zen ere, beharbada, Castiglioni-ren Il cortesano liburu famatuaren miresle. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.
Poesia heroikoak geroko miresleengan sortzen duen lilurak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 163. orr.
Francisco Romero jauna kafearen miresle sutsua zen, eta bazituen arrazoi franko ala izateko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 185. orr.
-Lagun eta miresleen opariak dituzu -esan zion Dumbledorek, irribarrez-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 267. orr.
Entzuna zuen apaiztegian egona zela, eta Hitlerren miresle irten zela handik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 254. orr.
Bazuen miresle bat, Joe, ia gauero bisitan zetorkiona. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.
Badut miresle pila bat ere, elkarren begiradak noiz gurutzatuko zain, eta, besterik ezinean, eskola garaian ispilu puska batez begiratzen saiatzen zaizkidanak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 18. orr.
Jainko Onak har dezala bakean, bere lagunen erdian, Jakes Mestelan adiskidea, eta haien asmu ederrek izan dezatela miresle eta jarraitzale gaurko gazteen artean! Herria 2004-12-16
Bere irakurle edota miresle leialen sentiberatasuna mindu gabe. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 125. orr.
Miresle isilik ez zaio falta, hori behintzat seguru dakit nik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 55. orr.
Club Marítimoko kideren batek?, urrunetik baizik ezagutzen ez zuen miresle ezkuturen batek? Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 57. orr.
Emakume alaia da, Chavezen miresle handia. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 38. orr.
Guztiak literatura zaleak direla, Pessoaren miresle itsuak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 198. orr.
ditu miresle asko (3); miresle sutsua (5)