Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
miran 1 adlag begira.
Nire begiek ez zuten halako tratamenduaren beharrik; higatzeko zorian nituen, neskaren izter biribil arteziaz zizelatuen miran. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.
Zikin-ontzien miran aritzen zen, zakur herratuen gisa. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 141. orr.
"Garrüzeko soldadu txipiaren" aitatxi izan arren, gaztelu zainak bazuen aski lan, ilobaren miran hasi gabe. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 126. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Mary Annek liburua hartu zidan eskuetatik, eta orri-miran hasi zen bera ere. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.
Joanesek eguna zorri miran iragaiten zuen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 107. orr.