Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mirakulutsu izond mirarizkoa.
Hitz mirakulutsuak izan ziren. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 91. orr.
Orrialde mirakulutsu hartan, non ediren baitzuen jondone Pauloren epistola hura, haren kezkei eta problemei aterabidea eta soluzionea eman ziena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 386. orr.
San Jenaroren mirakulu ezin mirakulutsuago hura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 267. orr.