Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bai, zinez, Jainko onak bizirik nahi gintuen hunaraino ekarri, hoinbertze mirakulu eginik herronka izugarri hortarik gu salbatzeko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 135. orr.
Alta bada, haste-hastetik, Mendekosteko mirakuluak adierazi beharko zigun Babeleko misterioaren berrirakurketa egin behar genuela. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 180. orr.
Oraingoan ere mutiko gazteek egiten duten bezala, mirakulu baten zain nengoen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 86. orr.
Orain ikusteko zegoen zer egingo edo eginaraziko zuen, zer mirakulu obratuko zuen hurrondo-makila harekin. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 146. orr.
Ematen zuen hondar-lur hartan, eta gure bizitzetan, mirakulua gertatua zela. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.
Bitamina pilula miragarriak aipatuko zizkion batek, aloe landarearen mirakulu sinesgaitzak goraipatuko beste batek. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.
Zuhaitzei behatu diegu, loreei, negu gorriaren ondotik indarrez ernatzen den naturaren mirakulu urtero errepikatu eta, hala ere, beti miresgarriari. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 145. orr.
Naturak mirakulu ezin sinetsiak egiten ahal zituen, pentsatu zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.
Geroztik entzun dut Québec-eko erreferendum, hizkuntz eredu, azterketa, lege eta mirakulu asko goraipatzen Euskal Herrian, baina nehoiz ez F.L.Q. zenaren arrastorik izan denetz ere salatzen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 156. orr.
Mirakuilua izan zen autoek ez baininduten jo! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 191. orr.
-Aritmetika eta geometria dira, ordea, mirakuluen mirakulu den Mirakulua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 269. orr.
Zer da hura, mirakulu hura, azul dardarati hura, nola deitzen diote? itsasoa? eta mantal berde hori, lorez brodaturikoa? lurra? zein artistak egin du? Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 314. orr.
Historia apur bat dakigunei, aldiz, de Gaulle zenak lehenbizian asmatu zuen Aljeriako Plan de Constantine hilortu hura gogorarazi digu egitasmo mirakulu horrek. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.
Urkabe Auto Sakramentalak edo mirakulu-antzerkiak erdi aroko dramak ziren; haietan Bibliako pasarteak edo santu edo martirien bizitzetan oinarritutako gertaerak taularatzen ziren. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.
Aita bat mirakuluz bizirik aterea gerran. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.
Papista superstizios bat banintz, erranen nukeen mirakuluz atxiki nuela neure burua animaliaren gainean arma aldi berean galdu gabe. Mirakuluz bezala atea idekitzen da. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.
Gosta ere zaio, hiltzaleak ukan baitzituen hurbil hurbila eta bera mirakuluz bezala eskapatu zitzaion irriskuari. Herria 2004-07-08
Benta ere sarraskitua izan zen, baina bordak mirakuluz iraun zuen, zuhaitz eta arbolez gerizatu txara batean aurkitzen baitzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 296. orr.
Orduantxe, mirakuiluz bezala, delako neska ile-horail, sudur-fin, ezpain-zabal hura, nire saihetsean kokorikatu zen eta belarri zulora erran zidan: "Nik zu ezagutzen zaitut". Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.
Artalaria etorri zitzaidan bere mirakuluzko belaki-mustukarekin; apur bat busti zizkidan bekokia eta izterra, eta hop, altxatu egin nintzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.
Eta nehork ez du mirakuiluzko aterabiderik horri buruz. Herria 2005-04-21
Egiptotiko irteera mirakuluzkoa naturaz gaindiko ordena horrexen adierazpidea da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.
Kristo Gure Jainkoaren agerpen mirakuluzko baten lekua izan zela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 170. orr.
Bi paper zatiok eragin mirakuluzkoa eduki zuten; salbajeek beren jarrera erasokorra bertan behera utzi eta bozkariozko alarauak bota zituzten. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 106. orr.
mirakulu baten zain (3); mirakulu bati esker (3); mirakulu egin (3)
mirakulurik egin gabe (3); mirakulurik ez (4); mirakulurik handiena (4)
mirakuluz bezala (8)
bat bateko mirakuilua (3); kasik mirakuilua (6)