Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Miragarriro kimuberritu zuen erabat ihartuta zegoen gereziondo bat, orri, lore eta fruituz jantziz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 871. orr.
Lurpean miragarriro ezkutaturiko ortzian. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 255. orr.
Harekin ukitzean, arriskua oso miragarriro desagertu zen eta emakumeak, osasuntsu eta kalterik gabe, izan zuen haurra. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 820. orr.
Eta miragarriro, ulertu ezinezko moduan, sugea plasta! erori zen lurrera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 165. orr.
Eguzki-izpi batek [...] azpian jotzen zuen haietako bat, eta garden bihurtzen, gartsu eta miragarriro distiratsu ilunpe sakon hartan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.
Lore miresgarrien haragi arrosa, haragi gorri, haragi zuri miragarriro desberdin, hauskor, bakan, fin, gantzutsuetan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 271. orr.
Nitrogenoa nitrogeno da, miragarriro aise pasatzen da airetik landareetara, haietatik animalietara, eta animalietatik gutara. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.